Goienkale eta Iparragirre hiru egunetan trafikoari itxita izango datorren astean
Udal Hirigintza alorrak iragarri duenez datorren astean Goienkale eta Iparragirre kale hiru egunez trafikoari itxita izango dira. Herriaren hiriguneko erdialdeko kaleak koexistentzia erabilerara eraldatzeko Construcciones Lasuen, S.A. enpresak egiten ari dituen obrak automobilen zirkulazioan aldaketak eragingo dituzte. Goienkale astelehenean -apirilaren 20an- goizeko zortzietan itxiko da eta 22ko asteazkenera arteko arratsera artean mantenduko. Kale itxidurak eta eragingo dituen aldaketak hiru egunez mantenduko dira. Etena goizeko 8:00etan egingo da, eragozpen eta kalterik gutxiena sortu nahi baitzaielako herritarrei. Goizeko zortzietara bitartean zabalik mantenduko da inguruko industrialdeetara lanera doazen eta Izelaietako trenbide azpiko bide berria erabiltzen duten askok pasatzerik izan dezaten.
Hiru egun horietan ezingo da bertatik zirkulatu, hau da, ez Goienkale kaleko 2. eta 10. atarien bitartean, ezta bidegurutzetik Iparragirre kaleko 1.go zenbakiaren artean ere. Lasterbidez baliatuz erantsitako planoan Goienkale kaleko 5 eta 21. zenbakien artean norabide aldaketa era zirkularrean nola egingo den ikus daiteke.
Hirigintza alorrak eta Udaltzaingoak jada elkarlanean ari dira bide-mozketak eta prestatu beharreko alternatibak eraginik eta kalterik gutxien sor diezaioten herritarrei.
Obrak proiektatu eta aurreikusi baino aurreratuagoak doaz
Obrak erritmo bizian aurrera doaz eta, jada, orain aste batzuk atzera infografia bidez irudikatu behar genituen espazioak jada ikusi eta zapaldu ditzakegu. Erdialdeko kaleek asko aldatu dira, azken egunetan Valdespina Markesekoan eta Izelaietan aritu dira. Horietan galtzada eta espaloiak parera ditugu, beraien arteko altuerarik gabe. Urak jasotzeko ohiko ubideek ordez metalezko saredunak ditugu orain eta, baita ere, lorategiak zintzilik izateko jarri diren egitura edo euskarri metalikoak. Halaber, deigarri da baita, edukiontziak kokatzeko prestatu den espazio berria, bilduagoa dena.
Erreformak hirigunearen erdialdeko itxura aldatuko du, adibidez lehenago Probaleku edo Goienkalen aplikaturik dugun erabilera misto eta egiturari jarraipena emanez. Proiektuak ukitutako kaleek hormigoizko zorua izango dute, eta oinezkoek ibiltzeko oztopo arkitektonikoak diren posteak ezabatuko egingo. Kaleotan hemendik gutxira farola edo berariazko posteetatik zintzilikaturiko lorategiak ikusiko ditugu; baita jarleku eta paperontzi berriak, eta euri urak jaso eta bideratuko dituzt en kanaleta eta saretoak ere.
Proiektuari aurre egingo zaio zatika, hasiera Zubiaurre eta Probalekutik hasita, Goienkale eta Izelaietatik jarraituz, Abeletxeko egoitzara zuzentzeko. Proiektuaren inguruan dugun idatzi eta agiri grafiko, argazki nahiz planoak banaka emateko asko direnez gero, orain aste batzuk Udalbatzak Batzorde informatiboan ikusi zuen proiektuaren aurkezpena PDf formatuan uzten dizuegu osorik.
Lana Construcciones Lasuen S.A. enpresak egiten dihardu ekonomikoki eskaintzarik aurkeztu izan duelako. Enpresa horrek Bulego Teknikoak prestatutako proiektua gauzatuko du 8 asteetan eta 221.000 euroren truke. Nolanahi ere, antzeman daiteke obra fijaturiko zortzi asteak baino lehenago amaitu daitekeela.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da