Irrist ez egiteko inprimazio tratamendua emango duela San Pelaioko espaloian
Udal Bulego Teknikoa adierazi du gaur gauean irrist ez egiteko inprimazio tratamendua emango duela San Pelaioko espaloian, kaleko 2. zenbakitik 8Bra bitartean –Senenetik garaje sarrerara bitartean-. Zerbitzu atalekoek tratamendu kimikoa emateko erabakia hartu dute, gaur egungo zoru irristakorrak itsaspen hobea izan dezan, zimurtasuna areagotuz. Lanak gauez egingo dira, gaueko 10etatik martitzeneko goizeko 8ak bitartean.
Asmoa dugun zoladurari tratamendua ematea da, estalia egon arren hezetasun eta euri egunetan irristakorra izaten delako. Tratamenduari esker zorua seguruagoa egin nahiz da, inork irrist egin ez dezan eta jauzi ez dadin. Horretarako zuri eta gorrixka koloreko baldosa horietan tratamendu kimikoa egingo da, mineralek kimikoki erreakzionatu dezaten. Tratamenduari esker zoruan milioika barrunbe mikroskopikoak eta mikrokanalak sortzeko erreakzioa ematen da, bentosa minuskulak balira bezala. Tratamendua aplikatu eta gero ez da inolako hondar edo hondakinik geratzen eta zoruko materiala itxura berarekin mantentzen da, estetikoki zituen ezaugarriekin. Lana Stonegrip izeneko enpresak egingo du, 3.298 €uroren truke, BEZ barne.
Ekimen honek herritarrengandik San Pelaio oinezkoentzako kale horren zoruko baldosak aldatzeko edo hezetasuna eta euria den egunetan irristakorrak izan ez daitezen zerbait egiteko eskatuz jaso izan diren iradokizunei erantzun nahi zaie. Zoruagatik batek baino gehiagok laban egin izan du eta, bat edo beste, lurrera era joan izan dira. Alor Teknikoak konponbide hau aplikatzea erabaki du, inbasiorik txikiena eta herritarrek zonaldean dauden denda eta zerbitzuetako establezimenduen eguneroko erabilerari gutxiago eragingo diotelakoan.
Lotutako albisteak
Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago