Jol Gisasola aurkeztu du EAJ-PNVk, alkatetzarako hautagai

21.04.15
Gizartea

Berarekin dakarren taldeak gazteria eta esperientzia uztartzen ditu

Ermuko aurkezpen ekitaldian Unai Rementeria egon zen, lurraldeko Foru Diputatu gaia inguruko herrietako alkatetzatarako aurkezten diren hainbat hautagaiekin batera

Ermuko EAJ-PNVk ate joka ditugun udal hauteskundeetarako duen zerrenda aurkeztu berri du, zeinak Jol Gisasola bozemailea buru duen. Aurkezpen ekitaldia herriko Batzokian egin zen azken asteburuan, hori zabaldu izan zenaren 80. urteurrena ospatzeko jarduera egitarauaren barne. Alderdiak aurkezpenaren berri ematen duen prentsa oharra bidali dugu.

Alkatetzarako hautagaiak aurkezpenari hasiera eman zion dituen asmoak azalduz. Jol Gisasolak honakoa adierazi zuen “Udalaren benetako protagonistak herritarrak diren Ermu batean sinisten dut: herritarren benetako behar, arazo eta bizi-kalitateari erreparatzen dioen ereduari jarraiki. Gure Udala izan behar da, gu guztion eguneroko arazoak hobeto ezagutzen eta horietako gehienak konpondu behar dituenak. Iritzi da unea non benetako protagonistak herritarrak behar duten izan eta ez agintariak. Etorkizunaz arduratzeko unea da, oraina alde batera utzi gabe”.

Hautagaia bat; atzean taldearen babes eta lana duenak

Gisasolak herriaren alde “gogoz eta dedikazioz lan egiteko” bere asmoa azpimarratu zuen, honakoa erantsiaz: “profesionalek bezala, baina politikagintzatik bizitzeko intentziorik gabe, hemen guztion baitugu gure ogibidea”. Jolek erantsi zuen “eskarmentua eta gaztetasuna biltzen ditugun pertsona taldea osatzen dugu, udala nahi herria pertsonen beharretara egokituta kudeatzeko prest gaudenak, ermuarren arazoei konponbidea emateko. Gure arrazoiak ez dira interes pertsonalak ez eta alderdikeriak”. Hautagaiaren esanetan “eguneroko arazoei ez zaie konponbiderik ematen azken orduko sasi-konponketekin ez eta obra faroenikoekin. Horretarako konpromisoa, lana eta pertsonak kontutan hartzea beharrezkoa baita”.

Hautagaiak ondoko balorazioaz bukatu zuen: Ermua ezagutzen dugu eta dituen arazo ugari konpondu nahi ditugu; horretan guztia eman eta zure laguntza izan. EAJ-PNV ondorengo konpromisoa hartzen du: Ermua hazi arazi”.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.