'Udaberria gozatu': EMOEren sustapen-jarduera eta lehiaketa

21.04.15
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkartea (EMOE) sustapen ekimen berri batean buru-belarri murgilduta dago. Proposamenari ‘Gozatu Udaberria’ leloa jarri dio eta, bi atal ditu: batetik, denden erakusleihoak modu berezian jantzi eta apaindu dituzte, loreak izanik gai nagusia, alai eta deigarriak. Horren harira, xedea eguraldi on eta egun luzeak aprobetxatuaz hurbilen dugun merkataritza sareak ikustera pasa gaitezela. Bestetik, gaztetxoentzako pintura lehiaketa deitu dute. Lehiaketaren titulua “Marraztu ezazu zure denda, udaberrian’ da. Lehiaketa 6 urtetik 12ra bitartekoentzat da eta sari moduan bina tableta elektroniko banatuko dituzte.

Lehiaketan parte hartzeko lehiaketan parte hartzen dutela adierazten dituzten dendetan parte-hartze lamina eskatzea besterik ez dago. Parte-hartzaileek EMOEko kideen artetik gehien gustatu zaizkien erakusleihoa marratu besterik ez dute egin behar.

Marrazkiak apirilaren 29ra bitartean, hori barne, aurkez daitezke lamina eskatu izan den denda berean. Marrazkia aurkezteagatik, gazteari oparitxo bat emango zaio.

Aurkeztutako lanak epaimahai batek baloratuko ditu eta kategoria bakoitzean -6 urtetik 8ra bitartekoen eta 9 urtetik 12ra bitartekoen artean- irabazle bana aukeratuko du. Epaimahaiaren erabakia maiatzaren 4ko astelehenean ezagutuko da, www.ermuacentrocomercial.com webgunearen bidez eta elkarteak Facebook sare sozialaean duen orrialdean.

EMOEren jarduera hauek Eusko Jaurlaritzaren eta Ermuko Udalaren laguntza jaso dute.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz