Zazpi hautagai-zerrenda izango ditugu Ermuan maiatzeko toki-hauteskundeetan

22.04.15
Erakundea

Zazpi hautagai-zerrenda izango dira Ermua datorren maiatzaren 24ko igandean egingo diren toki-hauteskundeetan. Orain lau urte baino bi zerrenda gehiago. Gure herrian hautagai-zerrenda aurkeztu duten alderdiek, egun duten errepresentazioaren arabera ordenaturik, bost dira: Euskadiko Partidu Sozialista - Euskadiko Ezkerra (PSE-EE-PSOE); Partido Popularra (PP), EH Bildu, Eusko Alderdi Jeltzailea (EAJ-PNV); eta Irabazi Ganar (Ezker Anitza-IU, Equo, Alternativa Republicana e Independientes biltzen dituenak) eta, Ermua Ahal da eta Ciudadanos-Partido de la Ciudadanía C''s izeneko bi berriak.

PSE-EE-PSOEko alkategai eta zerrendaburu Carlos Totorika da. Egungo alkatearekin batera zerrendan eta idatzitako ordena berean ondokoak daude: J. Carlos Abascal, Lorena López, Beatriz Gamíz, José Luis Araujo, Miguel Ledesma, J. Ramón Gombau, R. María Cid,  A. María Novoa y Beatriz Blanco, besteak beste. Partidu Popularreko hautagai egun zinegotzia den Fernando Lecumberri doa. Honekin batera zerrenda osatzen ondorengoak egonik: Jesús Martín, Fco. Javier Pérez, Mónica Marín, Rosario Rodelgo, Emilio Delgado, Mª Ángeles Lombraña, Jesús Sánchez, Francisco Sánchez eta Tamara Benito, beste hainbaten artean.

EH Bilduko zerrendan berriz lehena Paul J. Yarza dago, eta ondoren eta honako hurrenkeran Mireia Arguinzoniz, Jon M. Cano, Hiart Redondo, Oscar Frontaura, Ainhoa Luz, Iker Saenz, Haizea Zarrabe, Asier Ibaibarriaga eta Ainhoa Delgado, beste hainbaten artean.

Eusko Alderdi Jeltzalearen zerrenda buru Jol Gisasola da. Atzetik eta ordena honetan, Arritokieta Araiztegi, Silvia Serrano, Ricardo Lasuen, Maria Urionaguena, Patxi Gisasola, J. Luis Telleria, Maider Totorika, J.Antonio Gisasola eta Mª Angeles Gorritxategi, lehen hamarren artean.

Bestalde, berrien artean Irabazi Ganar zerrendan (Ezker Anitza-IU eta beste hainbat talde), Julen Domínguez da burua, eta David Saceda bigarrena. Ondoren daude Eva Fernández, Ohiane Ruíz, J. Luis Gimeno, Anastasia Castañeda, Antonio Álvarez, Manuela Corrales, Roberto Antolín eta Mª Sol Rubiales, lehenengo hamar postuetan

''Se puede Ermua Ahal da'' hautesle-zerrendaren buru Javier Lobato hautagaia da, eta atzetik daude orden zehatz honetan Oiane Suárez, Ainara Alvarado, Alberto García-Abad, Ismael Puga, Paul Herrero, J. Carlos Caño, L.Angel Rodríguez, Itxaso Carriba eta Mª Mercedes López. Horiek dira lehen hamarrak.

Azkenik, estrainekoz dugu gure herrian Ciudadanos-Partido de la Ciudadanía C''s alkategai emakumea proposatzen duen bakarra, Rosana Macieira aurkeztuz lehen postuan. Jarraian eta ordena honetan doaz Fco. Javier Novoa, M. Sandra Dinis, Sebastián García, J.A.Santiago, J.Antonio González, Yolanda Marcilla, Luis M. Cortés, Mª Puy Palacios eta Garikoitz Pérez.

Zerrendak gaurko 2015eko apirilaren 22 honetako Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 75. alean argitaratu dira.Gure udalerriari dagozkion zerrendak boletinaren 77 eta 78. orrialdean daude. Zenbaki erromatarrak ditu boletinak, beraz, baliokide diren LXXVII eta LXXVIII orrialdeak.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n