Teresa Murga hil egin da

22.04.15
Gizartea

Teresa Murga y Mugartegui herenegun zendu zen, Markinako Torre Bidarte izena duen bere etxean, 104 urte beteta zituela. Bere izena darama egun Udal Liburutegi eta Euskaltegiaren egoitza den eraikinak eta bera izan zen Lobiano jauregiaren azken ugazaba, Udalaren jabegora pasatu aurretik. Azken urteotan pare bat ostera egin ditu Ermura, bietan Udalak gonbidatuta: hain zuzen ere Lobianoren inaugurazio ekitaldira eta Liburutegiko ''Bertako Bilduma'' sailaren aurkezpenera.

Emakume ikasia eta irakurria, ilusio handia egin zion bere izena daraman guneak liburu eta kulturarekin hain lotura estua zuenik jakiteak.

Liburutegiak beraren gaineko argazki, artikuluak eta Ermuko eskolaumeekin izandako solasaldiaren bideoa ere gordetzen du, eskuragarri udaleko webgune honetan, aipatutako Bertako Bilduma-Colección Local. Lasterbidez horretara lotura uzten dizuegu, pertsona hobeto ezagutzeko bere bizitzan sakondu nahi duzuen guztientzat.

Teresa Murga, Goian bego.

Lotutako albisteak

Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez