Elkar ezagutzaren bidez, Miguelturrak eta Ermuak adiskidetza lotura sendotzen dihardute

23.04.15
Erakundea

Miguelturra udalerri eta udaleko instituzioaren ordezkariz osaturiko talde baten bisitatan etorri zaigu gaur Ermura. Taldearen buru etorri zen Miguelturra udalaren alkatea dator, Román Rivero eta berarekin gobernu taldean ordezkari eta Ogasun, Teknologia Berri eta Enpresa Garapenaren arduradun den Agapito Arévalo zinegotzia. Taldearekin batera etorri dira hiru teknikari Raúl Tenreiro, Teknologia Berrietako arduraduna Miguelturrako udaletxe hartan, Antonio Beltrán, ‘Navigo Comunicaciones’ kanal anitzeko enpresaren zuzendaria, José Luis Fuentes, eta ‘Allied Telesis’ enpresaren operario arduraduna. Ordezkari taldea herria, udaletxea eta gurean ditugun hainbat zerbitzu publiko ezagutzera etorri zen, besteak beste, Enplegu eta Toki-garapen Alorra, Izarra Centre eta zuntz-optikoko sare neutroa eta herritarrei harrera egiteko ‘Abiapuntu’ bulegoa.

Herriko alkate Carlos Totorikak harrera egin die bisitariei, bere taldeko eta Idazkaritza eta Modernizazio alorreko arduradun eta alkateordearekin batera, Toki-garapen alorreko eta langileon kudeaketako arduradunarekin eta Promosa sozietate publikoko gerentearekin batera. Bi taldeek Izarra Centre erasikinean bildu dira gure erakundeak duen plan estrategikoa ikusi eta aztertzeko; eta guretzat gako diren proiektu eta ekimenez mintzatzeko; besteak beste, Fibermua, zuntz-optiko sare neutroa hedatzea, Izarra Centre eraikina eta ekipamendu teknologikoa, pertsona ekintzaileen hazitegia, besteak beste. Trebakuntza eta Enpresa ekimenen Izarra Zentroa ikusi eta horren funtzionamendua ezagutu ahal izan dute.

Ordezkariek herriko jatetxe batean elkarrekin bazkaldu duten, arratsaldez gauzak eta ekipamenduak ikusten jarraitu ahal izateko. Hain zuzen, Udaletxea bisitatu dute, sarretatik hasi eta atikoraino, gobernu batzordearen gela eta Osokoarena tartean izanik.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian