Hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko zozketa publikoa

24.04.15
Erakundea

Udalbatzarrak hurrengo astelehenean, apirilaren 27an, goizeko 9:30ean ez-ohiko batzarra egingo du, datorren maiatzaren eko igandean burutuko diren Udal eta Foru hauteskundeak direla eta herrian osatuko diren hemeretzi Hauteskunde-mahaietan parte hartu beharko duten pertsonen zozketa publikoa egiteko.

Zozketa, Hauteskunde-erroldako bulegoak eskainitako CONOCE izeneko aplikazio informatikoaren bidez burutuko da. Aplikazio, horrek Ermuko Hautesle-erroldan inskribaturik dauden pertsonen artean aukeraketa era anonimoan eta aleatorioan egitea bermatzen du.

Zozketak izaera publiko eta irekia du. Hortaz, herritarrak gonbidatzen ditugu, bertara joan eta lehen eskuz zozketa hau nola garatzen den ezagutzeko, Udal batzarraren gai-zerrenda beheko lasterbidean duzu, informazio gehiago izenekoan.

Hauteskunde-mahaietako osaketa

Hauteskunde-mahaiak osatzea udalen zeregina da eta zeregin hori Zonaldeko Hauteskunde-batzordeak gainbegiratzen du. Ermua, Durangaldeko Hauteskunde-batzordearen barruan dago eta distritu bakarra osatzen du. Gure udalerria hamaika hauteskunde-sekzioetan banaturik dugu eta guztira hemeretzi hauteskunde-mahai ditu.

Mahai bakoitzak hiru kide dauzka: Lehendakaria eta bi bokal. Bere zeregin nagusia bozketaren kontrola eramatea eta konstituzioaren eta Legearen arabera zenbaketa egitea da. Garrantzi handiko misioa da hori. zozketa publikoaren bitartez esleitzen dena. Kideen aukeraketa hautesle-erroldan inskribaturik dauden artean eta hirurogei eta hamar urte baino gutxiago izan eta irakurtzen eta idazten dakiten artean egiten da.

Mahai bakoitzeko bederatzi pertsona aukeratzen dira, postu bakoitzeko titular bat eta bi ordezko, Lehendakariarenak eta lehen eta bigarren bokalenak, alegia.

Lehendakariak Batxilergoa edo bigarren mailako Lanbide Heziketako agiria izan behar du, edo Eskola graduatua edo baliokidea.

Egunean hauteskunde gehiago izanez gero, guztietarako Hauteskunde-mahaia berbera erabiltzen da.

Hauteskunde-mahaietako Lehendakari eta Bokal karguak derrigorrezkoak dira.

Kideak izendatzea

Gaurtik aurrera, Hauteskunde-mahaietako lehendakari eta bokal izendaturik izan diren pertsonek jakinarazpena jasoko dute etxean.

Jakinarazpenarekin batera, zeregin horretan izango dituzten funtzioak jasotzen dituen gidaliburu bat emango zaie, zonaldeko Hauteskunde-batzordeak gainbegiratutakoa eta Ministro kontseiluak onartutakoa.

Jakinarazpena emateko lehen saiakeran interesatua etxean ez badago, bigarren bisita bat egingo zaio beste egun eta ordu desberdin batean.

Bigarren saiakeran ere etxean egongo ez balitz edota interesatuak jakinarazpena jasotzeari uko egiten badio, buxoian emate-agiria utziko zaio eta izendapena Abiapuntun hauteskundeei buruzko dokumentazioa jasotzeko egun bateko epea emango zaio.

Behin aipatutako epea pasa eta gero, horren berri Durangaldeko Hauteskunde-batzordeari jakinaraziko zaio, hauteskunde-delituaren bidezko prozedurari hasiera eman diezaion.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista