Zozketaz eta anonimotasunaz hautatu dira maiatzaren 24an hauteskunde-mahaiak osatuko dituztenak
Ermuan 171 pertsona hautatu dira gaur Hauteskunde Orokorrak prozesuaren barne, maiatzaren 24an eratuko diren hauteskunde-mahaiak osatzeko. Udalbatzaren Osokoa gaur goizean bildu da ezohiko bilkuran, Ermuko erroldan inskribaturik gauden guztion artean zozketa anonimoa egiteko. Zozketa hori baliabide elektronikoak erabilita egin da, hots, ordenagailuaz egin, izen-abizenen zerrendak ateraz, horiek eratuko baitituzte adierazitako hauteskunde-mahaiak. Zozketa bidez aukeratutako pertsonen izendapenak prestatzen ari gara eta jakinarazpenen banaketari bihar bertan helduko zaio. Mahaietan egoteko hautatutakoek zazpi egun dituzte –jakinarazpena jasotzen duten biharamunetik kontatzen hasita- betebehar saihestezin hori desenkusatzeko arrazoiak adierazi eta aurkezteko, Durangoko Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen aurrean. Mahaietan ez egoteko arrazoiak gaixotasun larriak eta familia arrazoiak dira, zeinak arrazoitu eta agiri bidez egiaztatu beharko diren.
Ermua udalerriak Durango Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari dagokio eta barruti bakarra du. Hiribildua hamaika sekziotan banatuta dago eta hauteskunde egunean hemeretzi mahai eratuko ditu. Hauteskunde mahai bakoitza hiru kidek osatzen dute; hots, presidentea eta 1ngo eta 2. bokalek. Mahaiaren eta hori osatzen dutenen egiteko nagusia bozketaren nondik norakoa kontrolatzea eta botoak zenbatzea dira, Konstituzioak eta Legeak esaten dutenari jarraiki. Eginkizun hori zozketaz esleitzen zaie herritarrei. Hauteskunde-mahai bakoitzeko bederatzi pertsona izendatu dira, postu bakoitzeko titularrak –mahaiburua eta 1. eta 2. bokalak- eta horientzat ordezko beste bi pertsona hain zuzen ere.
Durango Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen datuak eta helbidea
- Ezkurdi plaza z/g (Guardiako Epaitegia)
- Telefonoak: 94 658 29 24/ 94 603 00 60
- Faxa: 94 603 00 74
- Ordutegia:
- astelehenetik ostiralera: arratsaldez 15etatik 19etara.
- larunbatetan, goizez: 10etatik 13etara.
- Igande eta jai-egunetan itxita.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n