La Salle Azitainek batxilergoko eskaintza aurkeztuko die Lobianon familiei

28.04.15
Hezkuntza

Eibarko La Salle Azitain ikastetxeak Batxilergorako duen eskaintza aurkeztuko die bihar Ermuko familiei ekitaldi informatibo batean. Hitzaldia bihar apirilaren 29ko, asteazkenean, egingo da arratsaldeko 19:00etan, Ermuko Lobiano Kulturgunearen ikus-entzunezkoen gelan. Hitzaldiaren buru ikastetxeko zuzendari Arrate Armendia egonen da ikastegiko gorabehera, zehetasun eta hezkuntza proiektuaren errealitatea hurbiltzeko adin tarte horretan neskato-mutikoak dituzten herriko familiei. Ikastetxeak dei zabala luzatu die familiei, hitzaldia irekia izango baita. Datorren ikasturteari begirako berrikuntza nagusiak bi dira; lehena eskola orduak egokitu egingo dituztela ikasleek garraio publikoarekin errazago bat etortzeko eta, bigarrena, eskualdeko ikasleei %50eko beka edo hobaria emango zaiela, hileko garraio bonoari -Mugi, Barik, edo gainerakoei- aurre egiteko. Hori guztia, datorren astean, maiatzaren 4tik 14ra bitartean Batxillergoko aurrematrikula zabalduko delako.

Eibarko La Sallek 50 urte daramatza hiriko eta eskualdean osoko familien hezkuntza beharrei erantzuten eta dituzten beharrak asetzen. Ikastetxeak 2 urtetik 18 urterarteko hezkuntza proiektua integrala eskaintzen du. Ikastetxeak, Eusko Jaurlaritzak Euskalit erakundearen bitartez esleitzen duen Zilarrezko ''Q'' ikurra du, gauzatzen duen kudeaketa saritzen duena, zeina 2007 eta 2009an eskuratu zuten. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza La Salle Isasin ematen du, bertan 500 ikasle baino gehiago dituelarik, aldiz, DBH eta Batxilergoa La Salle Azitain erakin eta instalazioetan ematen da, bertan beste 390 ikasle izanik guztira.

Batxilergoan La Salle Azitainek bi modalitate eskaintzen ditu: Teknologia eta Zientzia batxilergoa eta Giza eta Gizarte Zientziak batxilergoa, hain zuzen ere. Biak euskaraz zein gazteleraz egin daitezke, eskaintza erabat elabiduna baitute. Irakasle taldea eskarmentu eta esperientzia handikoa da, taldeak egiten duen lana urtero emaitza akademiko onek azpimarratu eta bermatzen dutelarik.

Proiekturen oinarrizko ardatzak egoera askotariko ikasleak artatzea da, dituzten beharrak eta hezkuntza eskaerak asetuz. Curriculumeko edukiak lantzen dituen irakaskuntza integrala eskainiz, horren ezaugarri izanik hezkuntza arloko berrikuntza, teknologia berriak eta banakako laguntza.

Jarraian hitzaldia iragarri eta ezagutzera emateko argitaratu den kartela uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
Ermuko Haurren Kontseiluaren aldarrikapen ibilaldiaren kartela | Cartel de la caminata reivindicativa del Consejo de la Infancia de Ermua
30.04.25
"Zure txakurra gustatzen zaigu, bere kaka ez!"

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena
Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren
Imagen
15.04.25
Udalak euskara sustatzeko aurtengo dirulaguntza lerroak zabaldu berri ditu

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago