‘Haurreskola’ haurtzaindegiak datorren ikasturterako matrikulazio aldia laster zabalduko du

28.04.15
Hezkuntza

Ermuko ‘Haurreskola’ haurtzaindegiak 2015-16 ikasturterako matrikulazio aldia irekiko du datorren astean. Izen-emateak maiatzaren 4tik 13ra bitartean hartuko dira. Datozen egunetan zehar izena ematen duten umeek irailean hasiko dira zentrora joaten. Haurtzaindegiak hainbat plaza eskainiko ditu irailetik aurrera jaio berri, urte bat edo urte batetik bira arteko adina dutenentzat. Eskabidea 2014 eta 2015ean jaiotakoen gurasoek edo legezko tutoreek aurkeztu dezakete. Eskabideak haurtzaindegian bertan hartu eta aurkeztu behar dira. Hori lanegunetan egin ahal da, goizeko hamarretatik hamaiketara bitartean.

Ermuko haurtzaindegia ‘Haurreskolak’ partzuergoaren barne dago eta bere kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren eta udal honen esku dago.

Haurtzaindegiaren ordutegia goizeko zazpi eta erdietatik arratsaldeko bost eta erdietara bitartean luzatzen da etenik gabe. Ermuko haurtzaindegiak 0 urtetik bira bitarteko jaioberri eta umetxoak hartzen ditu eta 64 umerentzako lekua du. Bertan sei gela, jantokia eta beste gela osagarriak daude.

Haurreskolak patzuergoak matrikulazio aldiaren zehetasunak azaltzen dituen argitalpena kaleratzen du. Bertan jakin beharreko guztiak jasotzen dira, zentroen definizioa, tipologia, ordutegiak eta egutegia, kuotak, onarpen eta baremazio irizpideak edo jatorduen inguruan jakin beharrekoak. Argibide eta zehaztasun gehiagorako, interesdunek Iparragirre kaleko egoitzara joan daitezke edo 943 17 64 31 telefonora dei dezakete.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko