Hileko Osokoaren bilkura streaming bidez zuzenean emitituko dugu
Udalbatza Osoko Bilkurara bilduko da asteazken iluntzean. Bilerak ohiko izaera izango du eta iluntzeko zortzietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu erdi beranduago bigarrenean bada. Apirilari dagokiona izango da. Gai-zerrendak bederatzi puntu hartzen ditu barne eta horien artean hainbat gauza dago, esaterako, aktak, ekonomia eta mozioak. Bilera hori zuzenean jarraitu ahal izango da edonondik, streaming eta Internet bidez eskainiko baitugu, Youtuben dugun kanal korporatiboan.
Lehenik bertaratutakoei gonbitea egingo zaie gairen batean hitz egiteko interesa izatekotan adierazi dezaten. Lehenengo gaia otsailean egindako bileraren akta onartzea izango da. Hirugarrenean Nazioarteko Kooperazio, Sentsibilizazio eta Garapen Heziketarako 2015 Plan Gidaria hizpide izango. Laugarren eta bosgarrenean ekonomia alorreko gaiak jorratuko, udal aurrekontuan aldaketak egiteko alkate-dekretu biren berri emango baita. Seigarren eta zazpigarren puntuetan garraio publikoari buruzko mozio bi tratatuko. Jarraian, maiatzaren 17an Homofobia eta Transfobiaren kontrako Nazioarteko eguna dela-eta, Amnesty Internazionalak aurkeztutako mozioa izango mintzagai.
Bederatzigarren eta azken puntua, galde-eskariak izango dira, baldin badaude.
Gai bakoitzaren xehetasunak eta enuntziatua gai-zerrendan dituzue zeina loturik uzten dizuegu lasterbidez baliatuz informazio gehiagoko azpiko atalaren bidez.
Bilera munduko edozein bazterretik ikusi ahal izango da
Udalean eta bere jardunean gardentasuna sustatzeko Ermuko Udalbatzarrak Osoko Bilkuran eta Batzorde informatiboak irekiak eta jendaurrekoak egitea erabaki zuen 2014ko uztailaren 2an eginiko bilkuran, jendea bileretara bertara etorri edo eztabaidak, esan eta egindakoak jarraitzerik zuzenean (streaming bidez) izan dezan edo grabazioak ondoren ikusiaz nahi erara. Hori horrela, maiatzaren 6ko asteazken goizeko 9:30etarako deiturik dagoen Gai Orokorren eta udal Batzarrak aztertu beharrekoen Informazio Batzordea nahiz ordu bete beranduagorako -10:30etarako- deitua dagoen Kontuak-Ogasuneko berariazko Batzordea jarraitu eta gertatzen dena ikusi ahal izango du. Eta baita iluntzeko 8etarako deiturik dagoen Osokoaren Bilkura, hiru bilera horiek zuzenean eta streaming bidez emango baititugu gure Udalak Youtuben duen kanal korporatiboan.
Udalbatzak egiten dituen Osoko Bilkurak grabatu egingo ditugunez horien irudi eta soinua oinarri hartuko ditugu bideo-akta deritzan agiria prestatzeko; agiri elektroniko eta multimediazkoa izango dena, non dagokion bilerako gai-zerrenda, hitz egindakoa, bozketaren emaitza eta erabakitakoa. Irudi eta soinuaren bidez parte-hartzaile bakoitzak hitzez hitz esandako eta egindakoa ikusi ahal izango dugu, guztia elektronikoki sinaturik utziko duelarik udal idazkariak.
Hori horrela, asteazkenean bertan gardentasun atalean, gobernu-organoen bilkuren atalean, bertara iristeko sarbidea utziko dugu herritarren eskura nahi duen orok bilerak zuzenean jarraitu ahal izateko. Eta baita bideo-akta digitala kontsultatzeko aukera ere, agiri hori udal idazkariak sinatu ondoren, bileran erabili izan den material guztiarekin batera.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n