Goienkaleko ezpondari eusteko proiektuaren berri emateko bilera

05.05.15
Hirigintza

Herriko alkateak Goienkaleko auzo-lagunekin bilduko da martxoaren 22an 39 eta 41 etxebizitzen aurrean gertaturiko lur-jauziari aurre egin eta ezpondaren egonkortasuna bermatzeko eta horri eusteko ‘Construcciones Barinaga’ enpresak aurkeztu duen proiektuaren berri emateko. Carlos Totorikak oraindik trafikoari itxita mantentzen den kale horretan bizi diren lagunei dei egin die maiatzaren 7ko ostegunean eta eguerdian biltzeko, ezbeharra eman zen lekuaren inguruan martxoan egin bezala. Bilera horretan jabeek - Construcciones Barinagak- aurkeztutako proiektuaren inguruko zehetasunak emango dizkie eta obrak egun horretan bertan hasiko direla iragarriko.

Alkatetzatik ohar informatiboa kaleratu da, auzokide eta interesatuen artean deialdiaren berri eman eta zabaltzeko. Hori, lasterbidez baliatuz uzten dizuegu pdf formatuan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte