Ermuko PP 'ordezkari kopurua handitzeko helburuaz' aurkezten da hauteskundeetara

08.05.15
Erakundea

Ermuko Partidu Popularrak maiatzaren 24ko hauteskundeetarako duen helburua “azken urteetan Udalbatzan izan duen ordezkari kopurua handitzea” da. Lau urte horietan gobernu taldean egin da, PSE-EE-PSOE eta PPk sinaturiko legegintzaldi hitzarmenaren ondoren. Horrela adierazi du Fernando Lecumberri bozemaileak aste honetan hauteskundeetarako zerrenda aurkezteko egin duten ekitaldian. “Denbora horretan gure lana modu onenean definitzen duen hitza erantzukizuna da” eransten zuen “Ermuko PP alderdi arduratsua dela” adierazten baitzuen udal talde popularreko buruak.

Herriko alkategai gisa hirugarrenez aurkezten da Lecumberri, bi legegintzaldi eta zortzi urte baitaramatza zinegotzi moduan. 17 pertsonako taldea dago zerrendan eta esan digunez “kideak heterogeneoak dira, gehienak ermuarrak, enpresari txikiak, gazteak, erretiraturikoak, laguntzak jasotzen dituztenak eta ezintasuna duen bat daude horretan, jatorri eta izaera orotarikoak direnak eta, agerian dagoenez, Ermuko herri eta gizartearen ordezkari egokiak. Ermuko herritarren interes eta beharrak ordezkatzeko aukerakoak”. Lecunberri buru den zerrenda horretan eta, duten ordenari jarraiki, Jesús Martín, Fco. Javier Pérez, Mónica Marín, Rosario Rodelgo eta Emilio Delgado daude.

Gaur egungo Gizarte Ongizateko zinegotzi eskudun eta alkateorderen esanetan “Ermuaren alde eta Ermuarentzat lan egitea da duten helburua, sigla edo ikurren gainetik. Herritarren eta beren beharrei erantzuteko lan egitea”. Eta lan hori ardatz izan dutela esan digu “Udalaren lan ildo estrategikoak konpartituz eta, horiekin bat izan diren, eta parte-hartze prozesuan herritarrek identifikaturiko berberak: enplegua, gizarte laguntzak eta gardentasuna”. Gai horiek edozein siglarengandik gain daude eta guk egiten dugun udal politikan herritarrentzat eta beren behar eta eskariei erantzuteko lan egin behar da. Lecumberriren ustez “Ermuko mehatxu nagusia langabezia da, zifra zerbait hobetu den arren, edozein portzentaje onartezina delako. Ordezkariak adierazi zigunez “udaletik enplegua sortzea oso zaila bada ere, horretan jardun beharra dago, jarduera eremuak sortu eta enpresei aukerak errateko, horiek baitira enplegu sortzaileak eta hona etortzea edo ez erabakitzen dutenak”.

Lecumberriren ustez “boto baliagarriena" PPri emandakoa izango da

Enpleguari dagokionez PPk “orain artean garaturiko ildotik jarraitzea proposatzen du, arreta berezia jarriz gazteengan eta 45 urtetik gorako pertsonengan”. Langabezian dagoen desoreka iraultzeko asmoz lan egin behar dela dio, langabeen gehienak -%54- emakumeak baitira”. Bere alderdiaren bigarren proposamena “behar egoeran daudenentzako laguntzak gehitzea da”. Lecumberri pozik agertu zen ildo honetan Ermuan izan ditugun esperientzia eta emaitzekin, arrakastatsutzat joz “porrot ekonomikoa jasateko arriskuan zeuden familiei laguntzeko Plan Integrala”. Ermuan langabezian geratu den jendea pobretu egin den arre, ez da inor etxetik kanporatua izan, mailegu hipotekarioei aurre egin ezin izan dutenei lagundu egin diegulako”. Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta edo Gizarte-behar larrietarako laguntzak eskuratu ezin dituztenentzat udal laguntzak kudeatu ditugu eta legegintzaldiko lau urteetan udalak emandakoak %833 hazi dira, agerian utziz egindako ahalegin garrantzitsua”.

Lecumberriren esanetan “oraina zentzuz kudeatu dugu eta aurrerantzean etorkizuna hobetzea da erronka; oro har gizartearen eta, bereziki, Ermuaren arazo ere izango baitira zahartzaroa, kronikotasuna, ezintasuna edo dependentziari aurre gin beharko baitiogu. Azken lau urteetan eremu sozial eta sanitarioan hainbat jarduera gauzatu arren eta hainbat proiektu abian izan arren, badira oraindik heldu gabekoak. Azkenik, gardentasun eta parte-hartze gehiago izateko eskariari dagokionez, Lecumberriren esanetan “ahaleginak egin dira eta hainbat emaitza lortu dira, herritarren eskaria eta udalak duen lan ildo estrategikoa lerrokatua egotea horren lekuko izanik, arazoekiko hurbil baikaude. Atal honetan lanean jardun behar dugu, gizartean politika eta politikariak aintzat eta kontsiderazio gehiagoz hartuak izan gaitezela lortzen saiatzeko.

Lecumberrik azaldu zuenez bere partiduak estatuak duen leloa “lan egitea, jardutea eta haztea” da. Eta Ermuko PP taldearen konpromisoa hori da “lan gehiago egitea, azken lau urteetan egindakoari jarraiki, jardunean jarraitzea eta, ahal dela, gehiago eta hobe eginez ermuarrentzat, Ermua hazten jarrai dadin”. Politikariaren ustez “boto baliagarriena PPri emandakoa izango da, PP talde arduratsua dela erakutsi duelako, herritarren alde eta horien beharrak asetzeko lanean independentziaz eta siglen gainetik jarduten duena”.

Jarraian zerrenda aurkezteko ekitaldian hartutako hitzen artxiboa uzten dizuegu, MP3 soinu artxiboan.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n