Ikus eta jarrai zuzenean 'Promosa' sozietatearen Batzar Nagusia

12.05.15
Erakundea

Udalbatza Promosa sozietatearen Batzar Nagusira bilduko da bihar goizean. Hau da Udalbatza Osokoaren antzeko bilera izango da, bera baita aipatu sozietateko akzioen jabe bakarra. Bilerak ezohiko izaera izango du eta goizeko bederatzi eta erdietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu erdi beranduago bigarrenean bada. Gai-zerrendak lau puntu hartzen ditu barne. Bilera hori zuzenean jarraitu ahal izango da edonondik, Internet bidez streaming-ean eta Youtuben dugun kanal korporatiboan eskainiko baitugu.

Lehenik bertaratutakoei gonbitea egingo zaie gairen batean hitz egiteko interesa izatekotan adierazi dezaten. Bigarrengo gaia aurretik egindako bilera hainbaten aktak onartzea izango da. Hirugarrenean Promoción Económica Ermua, S.A. sozietate publikoaren estatutuak abenduaren 3ko 31/2014 Legeari egokitzearen ingurukoa. Laugarren gaia ekonomiakoa izango da, Izarra Centre eraikina finantzatzeko Kutxabank erakundearekin egindako finantzaketa-operazioaren berritze ez kentzailea izanik mintzagai.

Gai bakoitzaren xehetasunak eta enuntziatua gai-zerrendan dituzue zeina loturik uzten dizuegu lasterbidez baliatuz informazio gehiagoko azpiko atalaren bidez.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26