Langabezian egon eta tituludun diren 12 gazte kontratatuko Ermuan dira sei hilabeterako
Deialdi publiko bidez egingo da eta 2015eko Toki enplegu planen baitan txertatzen da ekimena
Ermuko Udalak, diru eta baliabide propioekin eta deialdi publiko zuzen eta ireki bidez 12 gazte kontratatuko ditu sei hilabeterako, ekainaren 1etik azaroaren 30era bitarteko epean. Bilatu nahi diren hautagaiak lizentziatu, diplomatu edo graduatu unibertsitarioak eta lanbide-heziketako goi mailako graduatuak edo titulu baliokidea duten pertsonak dira. Interesdunek eskaerak aurkeztu ahal izango dituzte, kurrikulumarekin eta dagokion tituluarekin batera, bihartik aurrera maiatzaren 15etik 21era bitartean, Abiapuntu izeneko –Konbentukoa kaleko- udal bulegoetan 8:30etatik 14:30etara.
Lanpostuak ondorengo alorretakoak izango dira:
- Gizarte Zientziak (soziologia, gizarte lana, gizarte hezkuntza, eta abar).
- Osasuna (medikuntza, erizaintza, eta abar).
- Ingeniaritza.
- Enpresa eta Ekonomi Zientziak.
- Marketing-a.
- Arkitektura.
- Historia
- Dokumentazio eta artxiboa.
- Ikus-entzunezko komunikazioa.
2011ko ekainaren 1a eta gero titulua lortu duten pertsonei gauzatu dituzten ikasketen arloan lan aukera bat eskaintzeko asmoarekin diseinatutako politika aktiboetako programa bat da hau. Horregatik hain zuzen ere, lan harremana praktiketako kontratu baten bidezkoa izango da, eta egunero 5 ordutako lanaldi bat izango dute partaideek. Ekimena Ermuko hiri estrategiarekin bat eta hiri, gizarte eta ekonomi berrikuntzako programen testuinguruan barne txertatzen da. Lana sormenaren, enpresa kudeaketaren eta enpleguarekin erlazioa dituzten trebetasunen inguruko prestakuntzarekin osatuko da.
Eskaera aurkeztu nahi duten pertsonek langabezian egon behar dira eta deialdian ezarritako data eta gero lortutako eta goian aipatu ditugun lanbide familia bateko eta deskribatutako mailako titulazioa eduki behar dute.
Interesdunek eskaerak aurkeztu ahal izango dituzte, kurrikulumarekin eta dagokion tituluarekin batera, bihartik aurrera maiatzaren 15etik 21era bitartean, Abiapuntu izeneko –Konbentukoa kaleko- udal bulegoetan 8:30etatik 14:30etara.
Etxebizitzetako portaletara zabalduko zaigun
.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n