Kanpaina bizitu egin da, udal hauteskundeetarako 10 egun geratzen direnean
Udal eta Batzar Nagusietarako Hauteskundeak ate-joka ditugu. Hamar egun besterik ez dira geratzen, egutegiari jarraiki. Gaurkoa kanpaina zabaldu zeneko zazpigarren eguna dugu. Hauteskunde giroa begi-bistakoa da nonahi: pankartan, programak, kartelak, aurkezpenak, mitinak, puzgarriak, eta abar….
Testuinguru horren baitan, Bildu taldeak gaur arratsean hauteskunde egoitza edo Ermuko Eh bilgunea zabalduko duela iragarri eta jakinarazi digu –prentsa ohar baten bidez-. Egoitza hirigune erdian dago, Zubiaurre kalean eta 12. eraikinaren etxabean, orain gutxira arte San Antonio okindegiak dastategia zuen lokalean. Bilgune hori zabalik edukiko dute hauteskunde egunera bitartean.
Oharrean ermuarroi “gonbitea egiten zaigu egoitzara gerturatzeko eta Ermuko EhBilduko zerrenda kideen eta Ehbilduko hauteskunde programaren inguruan gehiago jakiteko, nahiz zalantzak argitzeko edo proposamenak egiteko…”.Taldeak dio astero egin legez, maiatzaren 18ko astelehenean ere bilduko direla eta “bilera hori irekia izango dela, eta nagusiki, hurrengo legealdian lehentasunezkoak diren politiken gainean hitz egingo eta horiek zehaztuko” direla. “Bertara, iradokizunak ematera gerturatu ahal da nahi duen jendea” zehazten dute.
2015eko Udal Hauteskundeetarako zazpi alderdi edo hautesle-zerrenda ditugu Ermuan
Ermuan aurtengo udal hauteskundeetan zazpi zerrenda eta aukera izango ditugu: Horietako bakoitzera eta lasterbidez baliatuz lotura uzten dizuegu, bartan aurkituko baituzue alderdi bakoitzaren proposamen, egitarau eta hautagaien inguruko datu zehatzak:
- PSE-EE-PSOE, eta bere hautagai Carlos Totorika.
- PP, eta bere hautagai Fernando Lecumberri.
- EH Bildu, eta bere hautagai Paul Agirregomezkorta.
- PNV, eta bere hautagai Jol Gisasola.
- Irabazi-Ganar Ermua, eta bere hautagai Julen Domínguez.
- Ciudadanos-Partido de la Ciudadanía, eta bere hautagai Rosana Macieira.
- Se puede Ermua Ahal da, eta bere hautagai Javier Lobato.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.