CTT tresnetan oinarritzen den balioetan oinarrituriko kudeaketaren ziurtagiria Izarra Centren
Values Barrett Centre Institutu ipar amerikarraren eta “Cultural Transformation Tools” tresnetan oinarritzen den balioetan oinarrituriko kudeaketaren ziurtagiria eskuratzeko ikastaroa Izarra Centren antolatu dute Creating eta Equilia enpresek. Ikastaroa datorren astean gauzatuko da maiatzaren 18tik 21era bitartean, biak barne. Ziurtagiria lortzeko ikastaro hori hirugarren urtez jarraian emango da gure herrian, ekimenak gure udalaren babesa duelarik.
Estatuan prestakuntza hau eman zen estreinako lekua izan zen gure herria, orain Madrilen ere egin daitekeen arren. Orain bi aukera badira ere, Ermua aitzindari izan zen eta, horregatik, baloreetan oinarriturik kudeatzeko gaian ezaguna eta erreferentzia da.
Creating enpresako Adolfo Jarrinek emango du mintegia, aurreko bi ediziotan egin legez. Adolfo coach eta CTT deritzan ereduaren trebatzaile da, EEBBtako Barrett Values Centreren baimena duelarik eredua zabaltzeko eta irakasteko. Izan ere, eredua sortu zuenaren kide eta kolaboratzaile estua. Adolfok “De la revolución industrial a la evolución empresarial. Más allá de la Ética y la Responsabilidad Social Corporativa: un tema de conciencia” tituluko liburua idatzi du. Enpresari eta autore ospetsua da, izen handia duena Erdi eta Hego Amerikan. Ermuan eduki genuen azkeneko bisitan Autonomiako hedabide batek elkarrizketatu zuen eta honako adierazpena utzi zigun “enpresa aberatsek eta gizarte pobreek ezin dute eskutik ibili. Jendeak dakiena ez ezik onena ere eman dezan, konpainien barneko eta kanpoko harremanen ereduan aurrerako jauzia egitea beharrezkoa da. Langileak ez doaz enpresara bakarrik lanera, bizitzera ere bai”.
Udala baloreetan oinarrituriko kudeaketa ereduan murgiltzen ari da, pertsonarekiko konprometitua dagoen eta jendea kontutan hartzen duen eredu hori gure inguruko enpresetara baita ere hedatu dadin interesa duenez, Formakuntza era Ziurtagiri horen programan lagunduz, gaia dakartzatenak punta-puntakoak direlako. Aldaketa garaian baino garaiaren aldaketa bizitzen ari gara eta erronka horrek, produkzio eta harreman eredu ezberdin eta zintzoen aldeko apustua eskatzen du, horren gainetik ditugun gizarte, ekologia eta orain nahiz etorkizun jasangarria bezalakoen mesedetan, bizitzako maila orotan.
Gure udalak ekimenarekin bat egin eta horri laguntzen dioenez gure inguruko enpresek abantailak dituzte ikastaroan parte hartzeko. Ikastaroaren egoitza Izarra Centre eraikina dela ahantzi gabe, Euskadi Erkidegoaren erdi-erdian gaudenez, hiru lurraldetako hiriburuengandik distantzia urrira eta paretsura.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n