Vértigo Rock jaialdiaren edizioa gaur hasiko da

15.05.15
Gizartea

Aurtengo Vertigo Rock jaialdiaren edizioari hasiera emango zaio gaur gure herrian. Jaialdia Beti Txarto elkartera bilduta dauden herriko musika taldeek antolatu dute. Vertigo Rock jaialdia herriko taldeei eta berriei babesa emateko jarri zen abian eta, sustapenik onena, jendaurrean zuzeneko musika jo eta dakitena erakutsi dezatela da. Urtero pil-pilean dauden hainbat musika talde ekartzen dizkigute herrira, horien aurretik eta telonero lanak egiten herriko taldeek aritzen direlarik. Egun nagusian musika ez ezik beste hainbat jarduera ere izanen ditugu herrian, esaterako, musika eskolaren emanaldia, haurrentzako tailerrak, eta abar…Emanaldiak doan dira.

Gaur The Nekrobabies eta Storbais taldeek irekiko dute edizioa San Pelaio plazan. Bihar larunbata, goizeko hamaiketatik aurrera San Pelaio parkean Musika Eskolakoen emanaldia eta haurrentzako hainbat jarduera. Arratsaldeko bostetatik aurrera, San Pelaion ‘Txarangazo in your Bazo’ ibiliko da eta baita hiriguneko kaleetan ere. Zubiaurre aldiz, ‘Road to Ruin’ taldearen soinua entzun ahal izango dugu. Gauean emaldi nagusia egingo da San Pelaion gaueko 9etatik goizaldeko ordu 2etara bitartean, Sffera, Stai Zitto, Leize eta Angelus Apatrida taldeekin.

Antolatzaileek zehetasun guztiak eman ditzute http://vertigorockinfo.wix.com/ webgunean eta beren Youtube kanalean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.