Udaltzaingoak telefono bidezko engainu saiakerak izan direla ohartarazi du

18.05.15
Hiritarren Segurtasuna

Udaltzaingoak jakitera eman du engainua diren deiak jaso izan dituztela hainbat ermuarrek oraintsu. Aurreko astean herritar batek udaltzaingo bulegoetara deitu zuen “871 939 112 telefono zenbakitik deia jaso izan zuela eta horretan Bonoloto jokoaren 200 txartel egokitu zitzaizkiola esaten zitzaion, segidan, banketxeko kontu korrontearen zenbakia eskatuz telefono bestaldeko pertsonak, saria jasotzeko aukera ugari zituela azpimarratuaz”. Andreak deia arrarotzat jo, eta engainua izan zitekeenaren susmoaz ez zuen inolako daturik eman eta Udaltzaingora abisua eman zuen.

Bozemaile batek aditzera eman duenez ez da lehengo aldia horrelako deia eta bisuak jasotzen ditugula gure herrian. Horrelakoetan eta, deliturik gertatu ezean Ertzaintzak ezin du eskurik hartu, hortaz herriko agenteen esanetan horrelako deiak ezagutzera eman behar dira, herritarrak jakinaren gainean egon eta prebenituak izan daitezen. Eta inoiz inori - pertsona ezezagun edo kreditatu gabekoei eta are gutxiago telefonoz bada- datu pertsonalik ez ematea gomendatzen dute, batez ere, datu delikatuak izan daitezkeenean.

Edozein zalantza izaten bada, Udaltzaingora deitzea gomendatzen dute, agenteek datu eske dabiltzan pertsonak identifikatu daitezen eta esaten dutena egia den ala ez froga dezaten. Udaletik bultzatutako jarduerak direnean –esaterako inkestak, eta abar…- horren berri izango dute, bestelako erakunde publikoen kasuan ere, seguruenik, jakinaren gainean egonik. Aldiz, enpresa komertzialen kasuan dabiltzala esaten duten pertsonen kasuan, esaterako Endesa, Iberdrola, Repsol, Cruz Roja.... eta abar… agenteak hurbildu eta Egia den edo ez egiaztatuko dute.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko