Oskar Matute eta Paul Yarzak Lobianoko ekitaldian izango

18.05.15
Erakundea

Udal eta Batzar Nagusietarako Hauteskundeak gain-gainean ditugu. Egun batzuk besterik ez dira geratzen. Bozketaren aurreko eta azken astean sartu gara, eguna igandea baita. Gaurkoa kanpaina zabaldu zeneko hamabigarren eguna dugu. Hauteskundeei begirako jarduerak aurrera darraite….

Ermuko Eh Bilduk oharra bidali digu non bihar –maiatzaren 19an- Lobiano Kulturgunean ekitaldia gauzatuko duela iragartzen duen, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Kanpainan txertatzen den ekitaldi horretan taldearen programa ezagutzera emango du Oskar Matute legebiltzarkideak eta berarekin bat izango herriko alkategai den Paul Yarza. Bikoteak ‘Euskal Bidea. Gure bideaz’ solasaldia egingo du.

Alderdiak parte hartzera animatzen du. Sarrera librea da.

PPko karabana Ermuan izan da gaur eta berarekin etorri da Arantza Quiroga

Partidu Popularreko (PPko) hauteskunde karabana Ermuan izan da gaur eta horretan Arantza Quiroga legebiltzarkide eta partiduko presidentea. Eusko Legebiltzarreko presidente ohiak eta alkatetzarako Fernando Lecumberri hautagaiak propaganda banatu dute eta herritarrekin solasean jardun dute.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26