Egungo Udalbatza desegitear eta Legegintzaldia amaitzear

19.05.15
Erakundea

Zinegotzien agintaldia lau urtekoa da, aukeratzen dituztenetik zenbatuta. Udal hauteskundeak deialdi bakoitzeko maiatzaren laugarren igandean gauzatu behar direnez gero, lau urteko agintaldia, beti eta kasu guztietan eta udal hauteskunde berria egin aurreko egunean amaitu behar dira.

Bozketa egunetik aurrera, kargua utziko duten korporazioetako kideek ohiko administrazioetarako funtzioak besterik ez dituzte egingo, 2015eko maiatzaren 24an egingo diren Udal hauteskundeetan zinegotzi eserlekua lortu duten pertsonek euren kargua hartu arte. Legalki gehiengo kualifikatua behar den akordiorik ezin da hartu inondik inora, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 47 artikuluko 2 eta 3 ataletan zerrendatzen direnak salbu.

Beraz, hurrengo asteazkenean, 2015eko ekainaren 10ean, hau da, Korporazio berriak euren kargua hartu baino hiru egun lehenago, 2011ko maiatzean izandako Udal Hauteskundeetan sortutako kolegiatutako Gobernu Organo guztietako azken bilkurak egingo dira (Udalbatzarra, Gobernu-Batzordea, Gai-Orokorren eta Udalbatzarrak aztertu beharrekoen Informazio Batzordea, Kontu-Ogasuneko Informazio Batzordea berezia, PROMOSAko Batzorde Orokorra, Euskaltegiko Fundazio Bilera eta UKEko Kontseilu Errektorea), horietako bakoitzean dagokien azken akta onar dezaten.

Horrekin batera, agintaldi horretako kide anitzeko edo organo kolegiatuen jarduna bukatutzat emango da.

Informazio gehiago

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 47,2 eta 3 artikuluak kontsultatu.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26