Maiatzaren 24ko hauteskundeak: jarraipen berezia egingo diogu egunari

21.05.15
Erakundea

Ermua Hiriko web gune honetan lanean dihardugun langileak bat egingo dugu igandean hauteskunde egunean gorabeherarik gabe eta egoki atera dadin lan egingo duten gainerako guztiekin. Udal eta Bizkaiko Batzar Nagusietarako hauteskundeak gure jomuga eta zeregin nagusiena izango dira egun osoan zehar. Web gune honetan hauteskunde egunari jarraipen zorrotza eta zehatza egingo diogu, egunak ematen duen guztia kontatuz.

Egunari hasiera emango diogu goizean goizetik, hauteskunde-mahaien eraketa eta kolegioak zabaldu izanaren berri emateko. Ondoren kalean izango gara giroa eta gertatutakoak jaso eta kontatzeko, protagonistei beraiei hitza emanez.

Arratsaldeko ordu bietan partaidetzaren lehenengo datuak eskainiko ditugu eta, seietan, partaidetzaren bigarrena aurrerapena emanen dugu berriz ere, hauteskunde-kolegioak itxi baino bi ordu lehenago. Iluntzean boto-zenbaketa egin eta emaitzak jaso ahala, horiek kaleratuko ditugu guztiek jakinaren gain jartzeko. Azkenik, egunari amaiera emateko hauteskundeetara aurkeztu diren alderdi politikoetako hautagaien argazkiak biltzen eta argitaratzen ahaleginduko gara.

Lotutako albisteak

Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan