%62,66 partaidetza eta banaketa: PSOE 6; Bildu 3; PNV 3; Se puede Ermua Ahal da 2; PP 2; Irabazi-Equo 1, Ciudadanos 0

24.05.15
Erakundea

Ermuko Partidu Sozialistak gaurko udal hauteskundeetan bozkatu dutenen ermuarren babesik handiena lortu du. Carlos Totorika hautagaia buru zuen zerrendak 2.530 boto bildu ditu (%31,51). Boto horiei esker sozialistek sei zinegotzi izango dituzte hurrengo legegintzaldian, gehiengo soila lortu gabe. Udalbatza hamazazpik eratzen baitute. Emaitza horrekin, PSEk zinegotzi bat galdu du, zazpitik seira jaitsiz.

Bigarren alderdi gisa PEH Bildu suertatu da, 1.227 txartel bildu baititu (botoen %15,28). Horri esker, 3 zinegotzi mantenduko ditu, zituenak beste. Boto kopuruaren araberako zerrenda horretan, hirugarren tokia EAJarentzat izan da, 1.145 boto eskuratuz gero (botoen %14,26), beste hiru zinegotzi izango dituelarik. Laugarren, Se Puede Ermua Ahal da geratu da 1.132 txartel jaso eta gero (botoen %14,10) eta bi ordezkari izango du. Jarraian sailkapenean, PP geratu da 844 txartel lortuz, kopuru horri esker ordezkari bi izango du Udalbatza berrian, zuenaren erdia galdu eta gero. Seigarren indar moduan, Irabazi-Equo dugu, 735 boto lortuta, %9,15eko portzentajea eta zinegotzi bat emango dioena. Azkenik, Ciudadanosek ez du ordezkaririk izango Ermuan, 293 boto (%3,65) babesa izan eta gero.

Ermuan gaur 8.128 pertsonek botatu dute, hautesleen %62,66. Parte-hartzea duela lau urterekin alderatuta, 1,77 puntu igo delarik. Emaitzak behin-behinekoak dira, Durangoko Hauteskunde Batzordeak jardunaldiko agiriak aztertu eta ontzat eman artean. Une horretan, behin betikotzat joko ditu organo horrek.

2015-2019 legegintzaldian Ermuko Udalbatza osatuko dutela aurreikusten direnen behin-behineko zerrenda –aldaketarik ez bada behintzat- ondorengoa da:

2015-2019 legintzaldiko udalbatzaren kideak
Partidu politikoak Zinegotzi izango direnen argazkia, izena eta abizenak
Logotipo del PSE-EE PSOE Carlos Totorika Izagirre Juan Carlos Abascal Candas Lorena López García Beatriz Gámiz Mata José Luis Araujo Araujo Miguel Ledesma Piñeiro
PSE-EE PSOE Carlos Totorika Izagirre Juan Carlos Abascal Candas Lorena López García Beatriz Gámiz Mata José Luis Araujo Araujo Miguel Ledesma Piñeiro
Logotipo de EH Bildu Paul Javier Yarza Aguirregomezcorta Mireia Arginzoniz Garitaonaindia Juan María Cano López        
EH Bildu Paul Javier Yarza Aguirregomezcorta Mireia Arginzoniz Garitaonaindia Juan María Cano López        
Logotipo de EAJ-PNV Jol Gisasola Garai Arritokieta Araiztegi Arrizabalaga Silvia Serrano Gómez        
EAJ-PNV Jol Gisasola Garai Arritokieta Araiztegi Arrizabalaga Silvia Serrano Gómez        
Logotipo de Se puede Ermua Ahal Da Javier Lobato Tedejo Oiane Suárez Conde          
Se puede Ermua Ahal Da Javier Lobato Tedejo Oiane Suárez Conde          
Logotipo del PP Fernando Lecumberri Gaisan Jesús Martín Díaz          
PP Fernando Lecumberri Gaisan Jesús Martin Díaz          
Logotipo de Irabazi-Ganar Ermua Julen Domínguez Sánchez            
Irabazi-Ganar Ermua Julen Domínguez Sánchez            

Gauzak aurreikusita dauden bezala eta gorabeherarik ez badago Udalbatza berria ekainaren 13an eratuko da Osokoaren ezohiko bilkura batean. Bilkura hori larunbat goizez egingo da. Datozen lau urtetarako alkatea ere bilera horretan aukeratuko delarik.

Boto zenbaketaren behin-behineko emaitzak

2015eko Udal-hauteskundeen behin-behineko emaitzak
Logoa Alderdi politikoa 2015eko botoak botoen %
Logotipo del PSOE PSE-EE (PSOE) 2.530 %31,51
Bilduren logotipoa EH Bildu 1.227 %15,28
EAJ-PNV logotipoa EAJ-PNV 1.145 %14,26
Se puede Ermua Ahal Da''ren logotipoa Ermua Se puede Ahal da 1.132 %14,10
PP logotipoa PP 844 %10,51
Irabazi-Ganar Ermua logotipoa Irabazi-Ganar Ermua 735 %9,15
Ciudadanos logotipoa Ciudadanos 735 %3,65
Grafikoa hemen agertuko da.


Lotutako albisteak

Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan