Parte-hartzea ia % 47,5 dago Ermuan arratsaldeko 6etan, bi eta erdi puntu altuagoa

24.05.15
Erakundea

Ermuan arratsaldeko seietan hautesleen parte-hartzea %47,44 dela ezagutarazi da, hauteskunde mahaietan datuak bildu eta gero. Datu horrek esan nahi du Ermuan botoa eman dezaketen 12.971 hautesleetatik arratsaldeko seiak baino lehen 6.153 pertsonak bozkatu dutela.

Orain dela lau urte ordu berean parte-hartzea %44,92 izan zen. Urte hartan bozkatu zezaketenak ere gehiago ziren, 13.191 pertsona alegia. Aldiz, aurtengo honetan hautesle izan daitezkeenak 12.971 dira, hau da 220 pertsona gutxiago, zehatz mehatz.

Nolanahi ere, datuok hurbilpen eta aurrerapena besterik ez dira, oraindik ere bi ordu luze geratzen baitira hauteskunde-kolegioak ixteko. Kolegiook itxitakoan ezagutuko dugu ermuarron parte hartzearen datu zehatza eta benetakoa. Eta boto horiek zein alderdirentzat diren.

Tarte honetan gerta daitekeena ez dakigu, tendentzia manten daiteke edo aldatu. Zortzietan, gaurko honetan ermuarrok izan dugun parte-hartze kopurua zehatzaren berri izango dugu.

Hauteskunde Eguna eta garapena nahasteko ahaleginak

Arratsaldeko 4ak inguruan Ertzaina patruila batek ‘Se puede Ermua Ahal da’ taldeko ahalduna identifikatu du herriko 4, 5 eta 6 sekzioak hartzen dituen kolegioan, Lobiano Kulturgunean. Aipatu ordezkariari Durangoko Hauteskunde Batzordeak erabakitakoaren berri eman zaio eta hauteskunde egun honetan gauzak nahasteari utz diezaiola eskatu, hori egiten baitabilela ezagutarazi eta salatu baitute gainerako taldeetako ahaldun eta ordezkariek. Identifikatutako pertsonari ohartarazi egin diote Ertzainek, nahasten utzi ez ezik eta berdin jarraitu ezkeero, detenitua izango zela hauteskunde prozesuaren kontra aritu izanaren akusaziopean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da