Normaltasunez osatu dira hauteskunde-mahaiak

24.05.15
Erakundea

Udal eta Foru hauteskundeetarako egun honetan hemeretzi hauteskunde-mahai osatu dira Ermuan. Horien osaketa oso azkar eta normaltasunez izan da. Goizeko zortzi eta bi minuturako administrazioko ordezkari guztiek presidente eta bokalak izendatu eta mahaiak eraturik zituztela adierazteko deitu dute. Gaurkoan mahaiok eratzeko izendatuta zeuden gehienek ordurako agertu dira eta ez da izan kale edo atzerapen nabarmenik.

Mahaikideak jada lanean dira, jardunaldiko agiriak ezagutu eta betetzen. Goizeko bederatzietan zabaldu dira hauteskunde-kolegio guztiak. Normaltasuna da ezaugarri nagusia.

Eguna argitzean lurra bustita, zerua lainotua eta ateri egon da, hots-beroa hamalau gradukoa da. Une honetan ateri da, baina euria iragarrita dago.

Euskalmet Euskal Agentziaren arabera egunerako aurreikuspena ondoko hau da: Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu agertuko da. Euri txikia egingo du, zenbait lekutan ertaina izan daiteke. Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperaturan, aldaketarik ez edo gutxi igoko da.

Ermuan, hautesle-errolda 12.971 pertsonek osatzen dugu. Herrian 11 sekzio eta 19 mahai daude

Ermuan hamazortzi urtetik gorako 12.971 pertsonek bozkatu ahal izango dugu gaur Ermuan, hautesle-erroldan jasotzen denaren arabera.

Jarraian, argazki-sorta bat uzten dugu ikusteko nola egoten ziren hauteslekuak Udal eta Foruetarako Hauteskunde jardunaldi honetan.

Eta baita gaurko Hautendeetan bozka emateko jakin beharreko hainbat aspektu azaltzen dituen bideoa.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26