Bost mila bisitatik gora egun bakarrean, hauteskundeen inguruko jakin-minaz

25.05.15
Erakundea

Igandeko hauteskunde egunari, neke sentitu eta ajedun astelehenak jarraitu dio. Herritarren iritziak, analisi eta hausnarketari leku utzi dio. Asko dira, begiratu beharreko datuak, herri, sekzio, mahai eta abar. Nolanahi ere, igandera bueltatu nahi dugu egunak hainbat bitxikeri utzi baitzizkigun. Horien artean ohikoak diren despisteak, ez dagokien hauteskunde kolegiora boto ematera joan zirenak edo Erroldan inskribaturik ez zeuden hainbat.

Webgune korporatibo honek 5.000 bisitatik gora izan ditu igande eta astelehenean

Igandea luzea izan zen lanean jardun izan genuen askorentzat. Goizean goizetik hasi ginen guztiok: mahietarako izendaturikoak, segurtasun eta ordena zaindu zutenak, osasun eta larrialdietakoak, administrazioaren ordezkariak, eta abar… Guk gogotik egin izan genuen lan, egun argitu orduko kalean baikinen. Nolanahi ere, komunikazioan eta webgunean jarduten dugunontzat ahalegina estimatua izan da jende askok bisitatu izan duelako webgunea. Domekan bertan, interneteko 3.097 erabiltzaile sartu zen egunean zehar eta, batez, ere emaitzak zintzilikatu ondoren. Astelehenean kopurua are txikiago izan da, bi mila bisitatik hurbil izan ditugularik, 1.948 sesio hain zuzen. Pertsona askok –Ermukoak nahiz kanpokoak- kontsultatu zituen emaitzak. Gehienak Udalbatza berriaren osatuko duten kideak eta horien argazkiak ikusi nahi izan zituzten.

Horiek horrela maiatzaren 24ko igandean webgune honetako 5.340 orrialdi bakar bisitatu zituzten internautek. Horietatik webgunera sartzeko %50 ordenagailua erabili zuten, %42 esku telefonoa eta %6 tableta digitala. Gehien kontsultatutako orria emaitzak biltzen zituena izanik, eta noski egunean argitaraturiko gainerako lauak.

Lotutako albisteak

Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan