Animaliekiko solidaritateari eusteko ‘Marcan huella’ elkarteak dirua bilduko du
Animaliak Babesteko bailaran dugun ‘Marcan huella’ elkarteak gala bat ospatuko du aste honetan Ermua Antzokian. Ekitaldi horren asmoa eskualdean galdu eta abandonaturik aurkitzen dituzten animaliak jaso eta atenditzeko lana finantzatzea da. Jarduera maiatzaren 29ko ostiralean izango da, arratseko zortzietatik hasita. Sarrerak 6 euro balio du eta jada, aldez aurretik erosteko aukera dugu laguntzaile diren hainbat establezimenduetan; Ermuan Nane modak, Moda Nane, Dakota, Laubide eta Arkupen eta Eibarren Maria Ospitxal delakoan.
‘Marcan Huella’ animalien abandonu eta tratu txarrei aurre egiteko xedea duen irabaz asmorik gabeko elkartea da. Hirurogeita hamar kide ditu, zeintzuek hilero 10 euroko kuota edo emaria egiten duten asistentzia humanitario horren gastuei aurre egin ahal izateko. Zeregin horretan hasi zirenetik galduta izan diren 20 txakur bueltatu dizkiete beren jabeei eta beste 50i adopzioan hartu dituzten familia berriak bilatu dizkiete. Beren egitekoa ez da harrera eta aterpea ematean geratzen, txakurrak abandonaturik, deshidrataturik, gaizki elikaturik edo tratu txarrak ustez jaso izanagatik egiten dizkieten deiak jaso eta egia diren konprobatzen dute. Txakurrak txipa elektronikoa badu eta identifika badaiteke horren jabearekin kontaktuan jartzen dira, aldiz, txiparik ez badu bilaketa korapilatu eginen da eta norbaitek adoptatu artean animaliaz arduratzen dira, aterpea emanez. Denbora horretan animaliak izan ditzakeen osasun beharrei aurre egiten dietelarik –txertoak jarri, bizkarroiak kendu, esterilizatu, eta abar. Hori guztia egin ahal izateko dirua –hainbat kasutan asko- behar izaten denez gala benefiko hau egitea bururatu zitzaien elkartekideei.
Marcan huella elkarteko presidente Paqui Feijook bidali digun ohra batean adierazten duenez ekitaldi honen bidez herriari elkartea aurkeztu nahi diote egiten dutena ezagutzera emateaz gain. Horretarako musikan oinarrituko dira “estilo ezberdinak” musikaren bidez elkartzeko eta animaliak babesteko lanean. Hori horrela, ekitaldiak hainbat gauza desberdin hartuko eta dibertigarri izango dela aurreratu dute. Ekitaldirako hainbat kolaborazio jasoko dituzte, esaterako Lidia Lorenzoren flamenko eskolarena, UCAS de Arrate txakur erreskate taldea, rock talde batena, euskal folkloreko bestea bat, Aixer ikus-entzunezko enpresarena eta Look ile-apaindegiarena.
Jarraian pdf formatuan dagoen eta ‘Marcan huella’ elkartearena den agiria uzten dizuegu, beraren inguruko datua gehiago aurkituko dituzuen.
Lotutako albisteak

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan