Erronka eta aukera berriak gauzatzear, HAPOa jada indarrean baitugu

27.05.15
Hirigintza

Ermuko udalerri honek indarrean du Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria. Bizkaiko Aldizkari Ofizialak maiatzaren 22ko ostiralean eta bere 96. alean, hirigintza araudiaren testu osoa eman zuen argitara. Testuak hirurehun orrialde ditu eta araudiko atal guztiak barne hartzen ditu; aplikazio eremua, garatzeko modua, aurreikusita dauden planeamendu tresna ezberdinak, eta abar luzea. HAPO planeamendu orokorrerako tresna da, hirigintza araudiak oinarrizkotzat jotzen duena udalerri bateko lurraldea bere osotasunean antolatzeko. Horren bidez lurra sailkatu egiten da, zoru bakoitzean aplikagarri den erregimena zehazten eta ekipamendu sistemen oinarrizko elementuak definitzen dira. Dokumentu garrantzitsuenetakoa da, epe ertain edo luzera -10 edo 15 urtera- edozein udalerriren diseinua mamitzeko erabiltzen dena. Hirigintza alorrean dagoen araudia jasotzen duen udal agiria da eraikinen ezaugarriak erregulatzen dituena eta, baita etorkizuneko jarduerak. Plan Orokorrak indarraldi mugagabea izango du, behin betiko onespena argitaratzen denetik; hala ere, aldian behingo aldaketak edo berrikuspenak egin ahal izango dira, eta horiek horretarako legez ezarrita dagoenaren arabera onetsiko dira.

Udalbatzak Ermuko Hiri-antolamendurako Plan Orokorra behin betiko onartu zuen 2015eko otsailaren 25ean egindako ohiko osoko bilkuran. Agiria ondoren, Bizkaiko Foru Aldundira igorri zuen 2015eko martxoan Hirigintza Planeamenduko administrazio Erregistroan gorde zedin. Lurzoru eta Hirigintzako 2/2006 Legearen 89. artikuluan xedatutakoaren arabera, hirigintza araudiaren testu osoa argitaratu da, indarrean sartzeko baldintza baita.

HAPO ezinbestekoa da udalerri gisa garatzen jarrai dezagun. Horregatik hain zuzen ere, webgune korporatiboaren baitan mikrosite propioa du, non bere eduki eta agiriak esekita ditugun.

Lotutako albisteak

Imagen
11.06.24
Betiondoko aparkaleku berria jada zabalik

148 plaza ditu, horietako bi minusbaliatuentzat. Jada ez dugu aparkatu bidearen erreian, zirkulazioa noranzko bikoitza berreskuratu duelako
Imagen
20.05.24
Zubiaurre eta Zerukoa arteko igogailu publikoa urteko azken hiruhilekorako prest egongo

Gaur hasi dira eraikitzeko lanak zuinketa-aktarekin eta obraren hasierarekin
Imagen
17.05.24
Lomi Power aparkalekuan behin behineko esleipendun izan direnen zerrenda

Zerrenda astearte honetan abonatu erregimeneko autoentzat egindako zozketa publikoaren emaitza da