Eraginkortasun energetikoa sustatzeko Debegesaren programa Ermura iritsiko ekainean

28.05.15
Ingurumena

Debegesa garapen agentziak energia aurrezteko eta eraginkortasun energetikoaren aldeko sentsibilizazio programa bat abian jarri du, eskualdeko janari-denda, industri enpresa eta herritarrentzat.

Energia eta eraginkortasun energetikoaren inguruko ezagutza sustatu nahi da ekimen honekin.

Besteak beste, Debabarreneko 8 udalerrietan informazio puntuak jarriko dira herritarrei etxeko faktura elektrikoa ulertzen laguntzeko eta etxean aurrezteko aholkuak emateko.

Energiaren aurrezpena eta eraginkortasun energetikoaren inguruan dibulgazio lana egin eta herritarrek kontzientzia hartzeko helburuz, Debegesa Debabarreneko garapen agentziak “Debabarrenean energia aurreztuz” programa jarri du abian. Programa honek energiaren aurrezpena eta eraginkortasun energetikoaren inguruan agente sozialez berdinak zein herritarrak informatu eta sentsibilizatzea du helburu, energiaren erabilera eraginkor bat lortzeko hainbat neurri eta oinarrizko aholkuak proposatuz, eta ondorioz,onura ekonomikoak eta ingurumenekoak ahalbidetuz.

“Debabarrenean energia aurreztuz” programa dagoeneko martxan dago Debabarreneko janari-dendetan eta datozen egunetan herritarrei eta enpresa industrialei zabalduko zaie. Ekimen hau Debabarreneko Energia Jasangarriaren Estrategian jasotzen da eta Debegesaren “Bultzatuz” egitasmoaren baitan dago kokatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Sailak diruz lagunduta.

Energia aurreztea saltokietan

Saltokiei dagokienean, janari-dendetan abiatu da lehen da bizi programa (harategiak, arrandegiak, supermerkatu txikiak…).Debabarrenekojanaridendetanenergiarenaurrezteenergetikoasustatzeko, maiatzaren 18az geroztik Debegesako teknikariak bisitak egiten ari dira saltokietara.

Guztira 23 izan dira ekimenean parte hartzeko izena eman duten janari-denak. Bisita horietan azterketa energetikoa egiten zaie eta energia aurrezteko jarraibideak jasotzen dituzte.

Energia aurreztea guztiok

Herritarrei etxeko faktura elektrikoa ulertzen laguntzeko eta aurrezteko aholkuak emateko helburuarekin, datozen egunetan informazio puntuak jarriko dira Debabarreneko 8 udalerrietan. Zerbitzua doakoa izango da.

Egutegiaren arabera ekimena Ermuan izango dugu ekaineko bi egunetan:

  • Ermua. Ekainak 5 eta 16. Torreta Etxea (Bizkaiko Etorbidea, 15). Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Informazio puntu hauek herri guztietan jarriko dira eta herritarrak bertara hurbildu ahal izango dira euren kontsultak egitera. Mutrikuren kasuan, datozen egunetan emango dugu egutegiaren berri.

Bestalde, Debabarrenekoenergiaberriztagarrienzentroakezagutzekobisitagidatuakegingodira. Datorren maiatzaren 31n Mutrikuko mareomotriz plantara bisita gidatua egingo da. Interesa duten herritarrek izena eman behar dute aurrez Mutrikuko Turismo Bulegoaren bitartez: 943 603 378 (Nerea Lazkano). Ekainaren 20an, berriz, Soraluzeko Sologoen Zentral Hidroelektrikora egingo da bisita. Bisitak doakoak izango dira.

Energia aurreztea industri enpresatan

Hirugarren fase batean, Debabarreneko enpresa industrialetara zabalduko da programa, berokuntza, klimatizazio eta argiteria sistemetan aurrezteko jarraibideak emateko helburuarekin. Parte hartzen duten enpresetara bisitak egingo dira eta uztailean bi saio praktiko egingo dira Debegesan:

  • Uztailaren 3an, argiteriari buruzko lan saio praktikoa.
  • Uztailaren 17an berogailu eta hotz sistemari buruzko lansaio praktikoa.

Parte hartzeko interesa duten enpresa industrialek izena eman behar dute ekainaren 19a baino lehen.

Lotutako albisteak

Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
21.03.25
Itzali argia. Planeta defendatu

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara
Imagen
13.03.25
Edukiontzi marroia txartel berriarekin edo App aplikazio batekin bakarrik ireki ahal izango

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko