Gidaririk gabeko autoak istripua eragin du baina zauriturik ez

28.05.15
Hiritarren Segurtasuna

Gidaririk gabeko autoak istripua harrigarria eragin du gaur Ermuan, non zortez ez da zauriturik izan baina bai kalte material hainbat, horien balioa zehazteke dagoelarik. Gertakizuna herriko Sigarren Mendeurreneko kalean gertatu da goizeko hamarrak eta hamar minutuak zirenean. Une horretan Durangaldeko auto kontzesionarioak bezero bati utzitako eta Torrekua plazako parean lurperaturik dauden zakarrontzien alboan hutsik egon den autoa mugitzen eta kalean behera atzeraka joan da, gure udaleko Herritarren Segurtasunerako bozemaileak aditzera eman duenez. Ibilgailuak atzeraka hainbat metro egin ditu eta maldaren eta inertziaren eraginez gero eta abiadura handiagoa hartu du, Giroa kafetegiaren aurreko zebra bidea gainditu eta Euskadiko Kutxako semaforoa zabal zedin zain egon den autoaren kontra talka egin du. Kolpe horren eraginez ezkerrera egin eta Merkatu plazako espaloira igo eta hormaren paraleloki beherantz jarraitu du. Azkenean Opel Astra urdina Stop seinalearen kontra jo eta Diputazio kalean egon den hirugarren auto batekin jo du, bertan gelditu alboko esku-barandailaren hainbat metro lurreratuz. Diputazio kalean zain zegoen kotxeari stop seinalea gainera etorri zaio eta parabrisa puskatuz.

Ermuko Udaltzaingoak gain hartu du argiketa lanak eta gertaera argitzeko lanetan ari da, autoak esku frenoa jarrita zuen edo ez eta, horrela bada, mekanismoak kale egin duen argitu nahi du. Istripuak ikusmin handia piztu du goizeko ordu horretan eta hirigune erdian ibili diren pertsonak ugariak izan baitira. Istripua ikusi duten hainbat lekukoen esanetan gertakaria ‘ miraritzat ’ jo dute, “gertatu zitekeena ikusita, minimoa izan delako”.

Lotutako albisteak

Imagen
19.12.25
Oinezkoen pasabideetan segurtasuna indartzeko argi-balizak jarri dira

Lau puntutan instalatu dira eta oinezkoen segurtasuna indartzeko helburuarekin
Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean