Kulturen arteko XV. jaia ospatuko, aurtengo Immigrazio Jardunaldietan

29.05.15
Erakundea

Inmigrazioari buruzko XV. jardunaldiak gori-gori jarriko dira aste bukaera honetan. Bihar egitarauan bildutako ekintzetatik garrantzitsuenetariko bat gauzatuko baita, Orbe Kardinalaren plazan goizeko 11etatik aurrera hasiera emango zaion kultura ezberdinen arteko jaiarekin. Une horretatik aurrera jarduera ugari eta aukera oso zabala eskaintzen eta egun guztia hartzen duen egitarauari hasiera emango zaio.

Egitaraua

Goizeko 11etatik aurrera, Orbe plazan:

  • 11:00etan: Jai hasierako ikuskizuna, Ermuko Kultur Arteko Antzerki taldearen eskutik, Sutegi Antzerkia, Txindurri eta Txanprasen laguntzaz
  • 11:30etan: Haurrentzako jolasak, Antxitxiketan taldearekin
  • 11:30etan: Perkusio Tailerra Mustapha Agharbanekin
  • 13:00etan: Kontzertua: “La Bandita“ Kubako taldearekin
  • 14:30etan: Kultur-arteko Bazkari Herrikoia
  • 17:00etan: Senegaleko Borrokaren Ingo Txapelketa “Jaapo Lyguey” perkusio afrikarraren taldeak girotua
  • 19:30etan: “Med Ziani & Amazigh Groove Project” talde bereberearen kontzertua

*Eta gainera: Hennazko tatuajeak, txirikorda afrikarrak, azkazalak margotze kolonbiarra, idatzi zure izena arabieraz, Ermuko ikastetxeetan egindako horma-irudia eta marrazkien erakusketa...

*Jardunaldietan zehar, aurreiritzien eta arrazakeriaren inguruko “ARGI IBILI” ekimena egingo da Ermuko ikastetxeetako lehen hezkuntzako kurtsoetan

Antolatzaileak herriko Gobernuz Kanpoko hainbat Erakunde dira, hain zuzen ere ondorengoak: Egoarbitza Misio Taldea; Komite Internazionalistak; Caritas; Urko-Punta, Saharauiaren Lagunen ‘Hagunia’ elkartea, Senagaldarren ’Aser’ elkartea, Ermuko Afrikarren Elkartea PAACE eta Maishule. Halaber, ikastetxeen, Mudo-Drogoten, Antxitxiketan aisialdi taldearen, Sutegi Antzerki taldearen eta Txindurriren laguntza jaso dute. Egitarauak udalaren diru-laguntza jaso du.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26