Udalbatzak Osoko Bilkura bi egingo ditu aste honetan

01.06.15
Erakundea

Udalbatzak Osoko Bilkura bi egingo ditu aste honetan. Lehena asteazkenean, bilkura goizeko hamarretarako deitua dago eta horrek ohiko izaera izango du. Bilerako mami nagusia ekonomia izango da. Hasteko martxoko, apirileko eta maiatzeko bilerei dagozkien aktak onartuko dira. Hirugarren puntuan, Udal aurrekontuan laugarren aldaketa onartzen duen Alkate-dekretuaren berri emango da. Eta jarraian, 2014. urtealdiko Kontu Orokorra onartuko da. Amaitzeko, eskari-galderak erantzungo dira, baldin badaude.

Hurrengo egunean –ostegunean- organo gorena Osoko Bilkurara bilduko da ostera ere, honako honetan ezohiko izaerakoa, urtero egiten duten eta ‘Pleno txiki’ izenaz ezagutzen dugunera. Horretan herriko ikastetxeak parte hartzen dute Eskolako Agenda 21en barne landu duten gaia eta atera izan dituzten ondorioak aurkezteko. Bilera goizeko hamarretan hasiko da lehen deialdian bada, eta ordu erdi beranduago, bigarrenean izaten bada.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26