Ekaineko udal osoko bilkura eta Ogasuneko Berariazko Batzordea ospatu dira gaur

03.06.15
Erakundea

Ermuko Udalak Ogasuneko Berariazko Batzordea eta ekaineko Udal Osoko Bilkura ospatu ditu gaur, 2015. urteko ekainaren 3an.

Batzordea 09:30ean hasi da, eta eguneko gai-zerrendan aztertu diren gaiak honakoak izan dira:


  1. Alkateak bilkuran dauden pertsonei egiten dien gonbidapena, eguneko gai-zerrendako edozein gairekin zerikusia duen edonolako interes zuzen eta garrantzitsu jakitera eman dezaten
  2. 2015/03/08an eta 2015/05/06an eginiko bilkuren aktak onestea.
  3. Kreditu Gaikuntzako 2. espedientea biltzen duen Udal Aurrekontuaren 4. aldaketari buruzko 1449/2015 Alkatetze-dekretuaren berri ematea.
  4. 2014ko Kontu Orokorra onestea.

Batzordea amaitu eta berehala, 10:00etan, Udal Osoko Bilkura hasi da, honako eguneko gai-zerrendarekin:

  1. Alkateak bilkuran dauden pertsonei egiten dien gonbidapena, eguneko gai-zerrendako edozein gairekin zerikusia duen edonolako interes zuzen eta garrantzitsu jakitera eman dezaten.
  2. 2015/03/25, 05/06/2015 eta 201/04/27an eginiko bilkuren aktak onestea.
  3. Kreditu Gaikuntzako 2. espedientea biltzen duen Udal Aurrekontuaren 4. aldaketari buruzko 1449/2015 Alkatetze-dekretuaren berri ematea.
  4. 2014ko Kontu Orokorra onestea.
  5. Eskari galderak.

Hurrengo bideoetan bilkura bien grabaketak ikusteko aukera izango duzu. Halaber, Ermuako Udalak gogorarazten du bihar, 2015. urteko ekainak 4, 10:00etan, “pleno txiki” izeneko ez-ohiko Udal Osoko Bilkura ospatuko dela. Bertan Ermuako ikastetxeetako ikasleek parte hartuko dute, Tokiko Agenda 21 egitasmoaren baitan.

Ogasuneko Berariazko Batzordearen grabaketa:

Udal Osoko Bilkuraren grabaketa:

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da