Zirkuitu osasungarrien sarea estreinatuko ditugu, lau paseo emanez taldean

05.06.15
Erakundea

Ermuan oraintsu prestatu eta oinezkoentzat diren zirkuitu osasungarria hainbat ditugu. Zirkuituen ezaugarriak ondorengoak dira: seguruak dira, argia dutelako eta trafikotik bananduta daudelako; hurbilekoak dira etxebizitza gehienen ondoak baititugu, irisgarriak dira malda handirik ez dutelako, seinaleztatuak daude distantzia eta denbora adierazten baitute eta teknologiaz hornituak daude, Hiribili eskuturrekoarekin konektatzeko eta jardueraren datuak biltzeko balio baitute. Oinez ibiltzea jarduera ludiko, kirolekoa eta soziala da, non nahi izanez gero ez garen inoiz bakarrik aurkituko pertsona ugari baitira pasioan ibiltzen direnak, egunero.

Hiru ibilbide ditugu orain artean, luzera ezberdinak dituztenak eta kolorez adierazita daudenak. Guztien abiapuntua herriko plaza da: Zubiaurretik Goitondora artean (4.425 metro), Zubiaurretik Urtiara (1.785 m) eta Zubiaurre kaletik Sallabentera (1.500 metro). Hiribili pultsera izanez gero paseatzera ateratzen garenean gure datuak automatikoki bildu ahal izango dira. Eguneroko datuak (distantzia, denbora, abiadura, kaloria kopurua, eta abar… ) bildu egiten baititu fitxa pertsonal batean, zeina gerora Internet bidez kontsultatu ahal izango dugun. Eskuturrekoa kiroldegian jaso dezakegu, Jarduera Fisikoan Orientatzeko puntuan.

Bihotz eta osasunerako mesedegarri diren zirkuituak gaur goizean aurkeztu dituzte osasun, kirol eta udaleko profesional taldeak udaletxean egindako agerraldian. Horretan parte hartu dute jardunean dugun herriko alkate, Carlos Totorika, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Zerbitzuko Enar Ortuondo eta Genma Rodríguez teknikariak, Mendaro ospitaleko prebentzio alorreko Ronald Rodriguez, Gizarte eta Kulturako zuzendari Merche Gonzalez, kirol koordinatzaile dugun Antton Garcia lankidea, Osasun Saileko Javi Calvo, Osasun zentroko zuzendari eta lankidea, hurrenez hurren, José Egido eta Amaia Telleria eta aholkularitza Zerbitzua atenditzen duten Athlon enpresako bi kidek.

Ermuko Udala lanean ari da bizitza-ohitura osasungarrien eta bizitza-estilo aktiboen alde, egunero herritar guztiok egunero jarduera fisikoa egin eta gure bizi-kalitatea hobetzearen aldeko ekintzak sustatuz. Ermua Mugi! programaren helburu nagusia hori da, zeina Kirol eta Gizarte Zerbitzuen Zinegotzigoek elkarlanean garatzen dabiltzan programarena den, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta Ermuko Osasun-zentroarekin batera. Alkateak 1300 eskutitz bidali die bakarri bizi eta 55 urtetik gorakoei eta dependentzia egoera izan eta horien zaintzen eta laguntzen dieten pertsonei, parte har dezaten gonbidatu eta animatuz.

Horren barne ekimen berria abian jarri dugu, ermuarren eskura zeru zabaleko ibilaldiak gauzatzeko azpiegiturak prestatuz guztiak gozatzerik izan ditzagun, lagunekin taldean oinez ibili eta ariketa fisikoak gauzatzeko, horrek osasunari dakarkioten onurak era aktiboan disfrutatzeko. Erregulartasunez egindako jarduera fisikoaren praktikak eta elikadura osasungarriak bizitza osasuntsuagoa bermatuko digutela jabe gaitezen ermuar guztiok. Hori horrela, lau ostegun segidan ordu t’erdiko ibilaldi osasungarriak programatu ditugu, guztiak berriki martxan jarritako Ermuko Zirkuitu Osasungarri Sare Adimentsuan barne egingo ditugunak.

Jarduera Fisikoaren Orientaziorako Tokiko Puntuko kirol teknikariarekin batera burutuko dira ibilaldi osasungarriok, ibilaldi bakoitzean zehar euren ezagutza teknikoa partekatu eta parte hartzaileei aholku ezberdinak emango dizkigutelarik. Ermua-Zaldibar Eguneko Ospitaleko zenbait bolondresek irteera hauen antolakuntzan lagunduko digute. Parte hartzea libre eta doakoa da.

Ibilaldi osasungarrien datak

  • Osteguna, Ekainak 11: “Zubiaurre-Sallabente”
    • Irteera: 10:00etan Zubiaurretik.
    • Helmuga: 11:30etan San Pelaio Plazara.
    • Joan-etorriko distantzia: 3.410 m
  • Osteguna, Ekainak 18: “Zubiaurre-Karabiaga”
    • Irteera: 10:00etan Zubiaurretik.
    • Helmuga: 11:30etan San Pelaio Plazara.
    • Joan-etorriko distantzia: 3.810 m
  • Osteguna, Ekainak 25: “Zubiaurre-Urtia”
    • Irteera: 10:00etan Zubiaurretik.
    • Helmuga: 11:30etan San Pelaio Plazara.
    • Joan-etorriko distantzia: 3.160 m
  • Osteguna, Uztailak 2: “Zubiaurre-Sallabente
    • Irteera: 10:00etan Zubiaurretik.
    • Helmuga: 11:30etan San Pelaio Plazara.
    • Joan-etorriko distantzia: 3.410 metro

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da