Gidari bat atxilotua izan da aseguru eta gida-baimenean punturik izan gabe gidatzeagatik

05.06.15
Hiritarren Segurtasuna

Udaltzaingoak Arrigorriagako bizilagun den A.A.G. gaztea atxilotu zuen atzo goizean San Antonio auzoan, taldean baimendutako bozemaileak ezagutzera eman duenez. Gazteari diligentziak ireki zitzaizkion baimen administratiborik eta Derrigorrezko Asegururik gabe zihoalako. Eta baita gurpilak gastatuak eta egoera txarrean edukitzeagatik. Gainera, Herritarren Segurtasun Legea urratzeagatik salaketa jarri zitzaion, autoa miatutakoan porra luzagarria zeramalako.

Agenteek dispositibo berezia eratu zuten trafikoa erregulatzen zeudenean zarata gehiegi ateratzen zuen autoak atentzioa deitu eta gero. Autoaren modeloa, kolorea eta matrikula hartu ondoren Trafikoko Zuzendaritza Nagusira jo zuten auto horren inguruko egoeraz galdetzeko. DGTek emandako erantzuna gelditzeko erabakia ekarri zuen, derrigorrezko asegururik ez zuela eta zirkulazio arau haute hainbat egiteagatik puntu guztiak galduta eta gida-baimena erretiratuta zuela erantzun baitzieten.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko