Hogeita hamasei mokadu gozo bilduko ditu Pintxo Lehiaketaren XV. edizioak

08.06.15
Gizartea

Ostalaritzako hogeita hamasei establezimenduk hartuko dute parte aurtengo herriko pintxo txapelketan. Hamabosgarren edizioko parte hartzaileen kopuruak azken urteetakoen paretsu mantentzen da. Kopuru horrek argi lagatzen du, ekimenarekiko interesa handia dela, bezeroen nahiz tabernarien artean. Pintxoak 1,30 €urotan salduko dituzte, establezimendu bakoitzaren ohiko ordutegian. Pintxo txapelketa ekainaren 8tik 14ra bitartean gauzatuko da.

Edizio honetan izena ema duten guztiek ilusioz egin dute, parte-hartzaileek aurkezten dituzten proposamenak lehen saria lortuko dutenaren esperantzaz, edo horrela ez bada, jendearen saria behintzat. Epaimahaiaren arabera lehiaketa irabazten duenak diploma eta 150 euro eskudirutan jasoko du. Bigarrenak, aldiz, 50 €uro. Horiez gain, jendeari gehien gustatu izan zaionaren autoreari ere, diploma emango zaio. Herritarrok gure iritzia emateko bi aukera izango ditugu. Lehena, internet bidez botoa ematea, webgune korporatibo honetan inkesta egingo dugu. Botazioa zabalik izango da, ekainaren 10eko ostiralaren gauerdira artean. Parte hartzaileen artean oparia zozketatuko da. Bigarren aukera, azoka gastronomikoaren egunean –larunbatean- plazan edalontziak hartzeko postuan egongo den ontzia botatzea da. Lobiano Gastronomi elkarteko antolatzaileek hirugarren urtez koloretan dagoen bi orriko argitaratu dute. Horretan lehiaketara aurkezten diren pintxo guztiek argazkiak, izenak, jan daitezkeen lekuak eta horien osagaien deskripzioa eskaintzen dute.

Txapelketa hau urtero antolatzen du Lobiano Gastronomi Elkarteak. Eta ikusten denez, ikusmin handia pizten du. Epaimahaia establezimendu guztietatik pasako da astean zehar.

Bezeroek txapelketara aurkeztutako pintxoak dastatu ahal izango ditugu ekainaren 10eko astelehenetik 16ko igandera bitartean, biak barne. Pintxoak 1,30 €urotan salduko dira. On egin!

Bozkatzeko formulario

Bozkatzeko formulario ondo betetzeko argibideak:
  • Bete datu pertsonalak.
  • Gehien gustatzen zaizun erakusleihoa aukeratzeko hautatu beren eskerrean dagoen borobila.
  • Formularioaren beheko atalean Balioak gorde dioen botoia sakatu.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude