Enplegu-planeko gazte tituludunek, jada, gurekin eta lanean ditugu
Toki Garapen alorrak udal enplegu-plana gauzatzeko aurreikusita duen urteko plangintza eta faseei jarraiki, gaurkoan –ekainaren 8an- lanean hasi dira enplegu-planeko gazte tituludunek. Hautatze-prozesua zabalik egon da unibertsitateko edo lanbide heziketako titulua bost urteko antzinatasunaz baino gutxiagokoa zutenen guztientzat eta deialdiari 52 pertsonek erantzun diote. Hautetze prozesuan egindako elkarrizketen ondoren plan honetan 12 langile kontratatu ditugu.
Lehenengo egun honetan kontratatu berriei harrera egin diegu, eta zeregin horretan udaleko teknikari hainbat eta jardunean dugun alkatea, Carlos Totorika, egon dira. Lehen bilera horretan gazte profesional hauek landuko dituzten elementuen inguruko hausnarketa egin eta komunean jarri da; esaterako: udal liburutegian dituzten Bertako Bilduma eta irakurketaren herriko mapa; FTTH eta zuntz-optikoaren proiektuaren harira izan daitezkeen ideia eta aukera berriak edota merkatu plaza eraikinaren inguruko erabilerak.
Kontratatu ditugun profesionalen profilak anitzak dira eta teknologia, gizarte eta hirigintza uztartzen dituzte. Hori horrela, geografoak, arkitektoak, psikologoak, ingeniariak, enpresa administrariak, psikopedagogoak, edo ikus-entzunezkoetan titulatuak eta kazetariak ditugu. Diziplina anitzeko taldekideak elkartu nahi izan ditugu taldean jardun dezaten herritarren partaidetza ahalbidetzeko guneak sortu eta aipatu proiektuen inguruan ideia berriak biltzerik izan dezaten.
Aurtengo 2015ean gauzatuko ditugun enplegu-planetan aurrerapausoa da, horietan perfil ezberdinak nahi genituelarik biztanleri eta adin multzo ezberdinak parte hartzerik izan zezaten. Apirilaren 9an udalerriko ingurumena mantentzeko zereginetan espezializaturiko (igeltserotza, lorezaintza, pintura eta garbiketa, batik bat) 24 pertsona kontratatu eta lanean ipini bagenituen, gaurkoan titulu berridun eta gazteen txanda izan da, ikasketak amaitu eta ibilbide profesionala lantzeko saiatzen ari direnak. Aipatu bi enplegu-planak udalak berak finantzatuko ditu, oso-osorik.
Urteak aurrera egin ahala beste kontratazio txanda berri bat ere egingo dugu, hori Lanbiderekin elkar finantzaturik eta Toki- eta Eskualdeko Enplegu Planaren baitan. Horren harira, esan behar, Lanbidek –Euskal Enplegu Zerbitzuak- gure herria hautatu duela enplegu politika aktiboen barne esperientzia pilotua gauzatzeko, Ermuak alor horretan egin izan duen ahalegin eta ibilbidea aintzat hartuta. Esperientzia pilotu horretan bi zati izango ditugu, batetik trebakuntza eta bestetik lanerako kontratazioa. Horren berri aurrerako emango dugu, gauzak zehaztuago ditugunean. Lanbidek trebakuntza finantzatuko du eta Udalak, bere baliabideen bitartez, kontratazioen kostuari aurre egingo die.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena