‘Kontsumo jasangarri eta HHSen’ tailerreko ikasleek 5. edukiontzia ezagutzen
Kontsumo jasangarri eta HHSen’ tailerrean parte hartzen diharduten Ongarai ikastetxeko LHko ikasleek orain egun batzuk Abiapuntu bulegoa bisitatu dute, 5. edukiontziaren erabilera eta funtzionamenduaz sakontzeko. Ekitaldian 35 ikaslek parte hartu dute, Lehen Hezkuntzako bi gelatakoak, hain zuzen ere. Jarduera kontsumo jasangarri eta HHSen’ tailerraren barne dagoen bisita praktikoa da.
Tailer horretan hainbat gauza aztertu eta ikusi dituzte, esterako, gure gaurko gizartearen kontsumoa, gure etxeetan sortzen ditugun hondakin mota ezberdinak, horien bilketa berezi edo selektiboa zertarako egiten den eta zertan datzan, eta abar… Taldeko kideek gure etxean beharrezko zaigunaz eta behar ez dugunaren inguruan hausnartu egin du. Edozer bota aurretik nola jokatu eta zer egin behar dugun ikusiaz. Izan ere, kontsumitzen dugun guztiaren oinarri eta jatorria natura da eta bertara bueltatzen denez gero, arduratsu jokatu ezean kalte eragin baitiokegu eta kutsatu, baita ere.
Haurrak ingurunearekiko kontzientzia zabaltzen enbaxadore garrantzitsuak dira
Tailerraren testuinguruan Ermuan dugun egoera birpasatu dute partaideek: zer edukiontzi ditugun, bakoitzean zer utzi behar dugun, eta materia bakoitza birziklatzeko moduak, eta abar… Papera, beira, plantikozko ontziak, pilak, olioa, arropa, hondakinak eta materia organikoa. Azken horren inguruan, edukiontziak marroiak direla eta giltza beharrezkoa dela azaldu zaie, besteak beste. Eta kale bisitaren barne, ikasleak Abiapuntu bulegoan izan dira, etxeko ontzi txiki marroiak eta poltsak bertan banatzen direlako. Hortaz, leku aproposa da, lankideon konplizitatez eta modu oso abegitsuan hartzen dituztelako kubo edo ontzi horren erabilgarritasuna, poltsen edo giltzen erabileraren inguruan azalpenak jasoaz eta, batez ere, konposta egiteko erabiltzen den materia hori biltzen oraindik bere egin ez duten etxebizitzak nola egin behar duten bat sistemari atxikitzeko. Eginez gero, ur kontsumoaren faktura hobaria jasoko dutela ere azaldu zaie, alta emateko behar dutena gogoraraztearekin batera. Azalpen hori guztia, etxean konta eta transmititu dezaten.
Esadazu nola eta zer ohitura dituzun kontsumoarekiko eta nolakoa zaren esango dizut
Bisitan lurrazpiko edukiontziak eta beste hainbat gauza ere ikusi dituzte ikasleek. Kaleak bizilagunak nola jokatzen dugun behatuz eta, egindakoaren arabera jokaerak ‘txalotuz’ edo ‘eztula eginez’. Ekorropa ekimena ezagutzeko, bere danda ere bisitatu dute.
Lotutako albisteak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko