Udalbatzarra osatzeko eta alkatea izendatzeko ezohiko bilkura
Maiatzaren 24ko hauteskundeko emaitzen arabera, zinegotzi hautetsi direnek larunbatean –ekainaren 13an- bilduko dira Osoko Bilkurara, legegintzaldi berriko Udalbatza eratu eta alkatea aukeratzeko. Udalbatzarra osatzeko bilkura ezohikoa izango eta udaletxeko batzar aretoan egingo da goizeko 10:00etan. Bilkura hori hauteskundeak egin eta ondorengo hogeigarren egunerako deitu da, HAOLOren 195,1. artikuluan; AJAren 37.ean eta Udal Organoen Erregelamenduaren 38.ean xedatutakoari jarraituz. Saioa publikoa da. Bertara etortzeko gonbitea luzatzen diegu etorri nahi duten herritar guztiei.
Bertaratu ezin denak, Udal Web orriaren bitartez zuzenean Udalbatzarren jarraipena egin ahalko du ondoko helbide elektronikoan: Abiapuntu/Gobernu-organoetako saioak/udalbatzarra. Saioa beste momentu batean ikusi ahal izateko udalbatzarren grabazioa helbide horretan bertan gordeko da.
Adin-mahaia eratzea
Bilkura horretan adin-mahaia eratuko da, legearen arabera organo horri baitagokio hautetsien agiriak ikuskatzea eta horiei zina edo juramendua hartzea, karguaz jabe daitezen. Adin-mahaia hautetsi zaharrenak –Carlos Totorikak- eta gazteenak –Julen Dominguezek- osatuko dute, udaleko idazkariarekin batera. Zinegotzi-kargua bere gain hartzeko hautagaiek izaera orokorreko galdera hau erantzun beharko dute: “Zinegotzi kargua zuzentasunez betetzeko eta Erregeari leialtasuna izanik, eta Konstituzioa Estatuko arau nagusia den aldetik, hori gorde eta gordearazteko zina egin edo juramenduari baiezkoa ematen diozu?”
Hauteskunde-legearen 195. artikulua eta 707/79 Errege-Dekretua bete eta gero, mahaiak Udalbatza eratutzat joko du 2015-2019 legegintzaldi berrirako.
Alkatea aukeratzea
Jarraian, adin-mahaiak alkatea aukeratzeko prozesuari ekingo dio. Alkate gaiak izan ahalko dira hauteskundeetan parte hartu duten alderdietako zerrenda buru guztiak.
Alkatea/sa aukeratzeko moduari dagokionez, tradizionalki, pertsonak aukeratzeko edo ordezkatzeko ezkutuko bozketa ezarri ohi da. Zinegotzi berriei alfabetoaren ordenari jarraiki banaka deituko zaie, beren botoa hautestontzi batean sar dezaten.
Hautagaietakoren batek lehenengo txandan botoen gehiengo absolutua eskuratzen badu, alkate izendatua izango da. Bestela, udalerrian boto gehien eskuratu duen zerrendaburua izendatuko dute alkate/sa. Botoetan kopuru bera edukiz gero, aukeraketa zozketaz egingo da.
Alkate berriak hogeita hamar egun izango ditu, eskuduntzak eta delegazioak esleitzen dituen Dekretua prestatzeko
Adin-mahaiak botorik gehien jaso duen pertsona alkate izendatuko du, horri zina hartuko dio eta karguaz jabetuko du. Ondoren, mahaiak bere egitekoa bukatutzat emango du eta, alkate berriak hitza hartu ahal izango du, nahi izanez gero. Horren ondoren, bilera amaitutzat emango da.
Udalbatza berria eratzen denetik kontatzen hasi eta hogeita hamar egun izango ditu alkate berriak, gainerakoei eskuduntzak eta delegazioak esleitzen dien Dekretua prestatzeko eta Tokiko Batzorde kideak izendatzeko.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n