Teknologia berrien inguruko ikastaroak eskainiko ditu KZguneak ekainean eta uztailean
Ermuko KZgunea zentroak publiko guztientzat ikastaroak antolatu ditu, besteak beste, Interneti, ofimatikari eta sare sozialei buruz gehiago jakiteko. Klaseak doakoak izango dira, eta Teresa Murga eraikinean kokatzen den gunean eskainiko dira ekainean eta uztailean.
KZgunea zentroen sarea Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza saileko Informatika eta Telekomunikazioen Zuzendaritzara atxikita dago, eta 2001. urtean jaio zen. Hasieratik Euskal Udalerrien Elkartearen (EUDEL) babesa izan du, Euskadiko udalerri guztietan informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilpena eta formakuntza sustatzeko zentro publikoen sare bat martxan jartzeko helburuarekin.
Ermuko gunean eskainiko diren ikastaroen artean, azpimarratzekoak dira oinarrizko Interneti buruzkoa (30 ordukoa) eta irudi eta soinuaren eta sare sozialen ingurukoak, biak 20 ordukoak.
Formakuntzaz gain, KZguneak IT Txartela lortzeko beharrezkoa den azterketa egiteko aukera emango du ekainean. IT Txartela Informazioaren Teknologien Erabilera-ziurtagiria da, eta pertsona batek informatikako tresnen eta Interneten gaineko zer ezagutza duen ziurtatzen du.
Bestalde, datorren uztailean, elkarteei euren web orria doan sortzeko parada eskainiko zaie.
KZgunea astelehenetik ostiralera irekitzen da, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Lotutako albisteak

Parte hartu duten haurrek herritarrak kontzientziatzeko ibilaldi batekin amaitu dute aurtengo erronka

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren