Carlos Totorikak eskua luzatu die talde guztiei, kudeaketa konpartitzeko prest agertuz

13.06.15
Erakundea

Carlos Totorika -59 urte dituena- berriz ere alkate hautatua izan da gaur. Bere zazpigarren agintaldia jarraian izanen da. Bizkaia ditugun alkateen artetik eskarmenturik gehien dutenen artean dago. Ermuko lehen zinegotziak ez dio pasatzen utzi kargua berritu eta hitz egiteko izan duen lehenengo aukerari. Esan duenez, demokrazia batean gaurko eguna berezia eta garrantzitsua da. Agintaldirako lau urte bizi ditu aurretik. Udalbatzakide guztiak agurtu ditu eta ongi etorria eman die kargua hartu duten zinegotzi berriei. Egin duen lehenengo gauza, udaleko Bozemaileen Batzordea deitzea izan da, datorren astelehenerako –ekainaren 15eko- goizeko 10etarako. Totorikak bultzada bat eman nahi baitie azken egun eta asteetan alderdiekin mantendu izan dituen kontaktuei, aurrera egiteko eta gobernu egonkor bat zehazteko helburuarekin, horrek eguneroko kudeaketari aurre egitea ahalbidetuko dioelakoan, atzerapenik gabe.

Hitza hartu duenean eta udalbatza-kideei zuzenduz ondorengoa esan die: “Zorionak ermuarron izenean eta nirean, eskuzabalak izan eta ilusioz konpromiso pertsonala hartu izan duzuelako, Ermuko herritarren behar eta kezka sozial, ekonomiko edo lan arlokoan lantzera zatoztelako, zuen ahalegina eta denbora jarriaz”.

Instituzioari dagokionean Totorika alkateak eskua luzatu die alderdi politikoei eta Udalbatzaren lanean parte hartzera gonbidatu ditu guztiak, arazoei elkarrekin aurre egiteko, “pluraltasuna gehitzeak eta gehiengo absolutuak gutxitzeak gu guztioi, gobernu nahiz oposiziokoei, eskatuko digulako hitz egiteko, kolaboratzeko eta akordioak lortzeko ahalegin handiagoa egin dezagula”.

Legegintzaldi berrian lehentasunezko gai eta arloak zeintzuk izango diren aurreratu ditu: “enplegua lehenik, gure enpresak bertan gera daitezen eta berriak erakarri ditzagun. Aberatasuna banatzeko, hori sortzen lagundu behar dugulako. Gure aurrekontuaren %20 enplegura bideratzen jarraitzeko ahalegina mantenduko dugu” erantsi du. Horrez gain, politika sozialak bultzatzen jarraitzearen aldeko agertu da, “inor bazterrean utzi gabe. Gaizkien pasatzen ari direnen beharrei erantzungo diegu porrot ekonomikoa izateko arriskuan dauden familientzako 10 neurriak bezalako programei eutsiz. Laguntza psikologiko, ekonomikoa eta legala emanez eta, inor kalean ez gelditzeko, udal etxebizitzak utziz”, gehitu duelarik.

Azkenik, bere esanetan, “gobernu onak derrigorrezko egiten du parte hartze demokraziak ordezkatze demokrazia –edo errepresentatiboa- osatzea. Hori gakoa baita gobernuaren jarduna herritarren behar eta lehentasunak lotzeko. “Horregatik guztiarengatik, informazioaren, gardentasunaren eta gobernu irekiaren lan ildoan aurrera egin eta sakondu egingo dugu”.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n