Amaitu da adin nagusikoen eta mugikortasun seguruaren inguruko kanpaina

25.06.15
Hiritarren Segurtasuna

Pasatu den ekainaren 10ean hitzaldi-mintzaldia izan zen Ermuko Pasialeku Nagusi eta Jubilatuen etxean. Segurtasunez mugitzen ikastea eta, horrela, auto istripuak ekiditeko neurriak hartzea zuen xede ekimenak.

Trafikoko Zuzendaritzaren Hezkuntza eta Bide Heziketa Alorreko teknikariek eta Antton Garcia Kirol teknikari eta koordinatzailea aritu ziren hizlari, eta 50 pertsona inguru gerturatu ziren haien hitzak entzutera. Auto-harrapaketak izan ziren gai nagusia; izan ere, adinean aurrera egin ahala, harrapaketa larriak ohikoagoak dira.

64 urtetik aurrerako eta dependentziarik gabeko pertsonentzat pentsatutako kanpaina baten barnean kokatu da sesioa, eta interes eta jakin-min handia piztu zuen parte-hartzaileen artean. Hori dela eta, balorazioa oso positiboa da.

Ermuko Udaltzaingoak garatu du ekimena, eta adineko pertsonekin hobeto elkar ulertzeko eta haien arazoak, zalantzak eta ardurak ezagutzeko baliagarria izan dela adierazi du. Bestalde, egunerokotasunean, partekatutako erantzukizunaren ideia argi utzi nahi izan dute agenteek, bideetako erabiltzaile guztientzat segurtasuna bermatu eta istripuak ekiditeko.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko