2015/2019 legegintzaldiko lehen ezohiko osoko bilkura, astelehenean

26.06.15
Erakundea

Ekainaren 29an, astelehena, ezohiko osoko bilkura egingo da Ermuko udaletxean; lehenengoa izango da pasatu den ekainaren 13an korporazioa osatu zenetik. Sesioa 15:00etan hasiko da lehen deialdian, edo 15:30ean, bigarrengoan.

Eguneko gai-zerrendaren arabera, astelehenean jakingo dira alkateak zenbait gairen inguruan egindako ebazpenak, hala nola: udal-talde politikoen eraketa, Alkateordeen eta Udal Gobernu-batzordeko kideen izendapena eta Alkateordeen eta zinegotzi/ordezkarien izendapena.

Hasi berri den legegintzaldian, korporazioak izango duen antolaketa eta funtzionamendu erregimena ere zehaztuko da astelehenean: informazio-batzordeen ohiko bilkuren aldizkotasuna; kide anitzeko organoetan Udalbatzarrari dagozkion udal-korporazioko ordezkariak izendatzea; Udalaren menpeko erakunde eta administrazio publikoetan dedikazio osoz eta partzialez arituko diren zinegotzien izendapena; eta ordainsari, indemnizazio eta asistentzien ordainketak finkatzea.

Bilkurara gerturatzen direnei gonbita luzatu zaie, eguneko gai-zerrendako edozein gairekin zerikusia duen edonolako interesa jakitera eman dezaten.

Bilkura zuzenean jarraitzeko aukera izango da udalaren webguneko streamingaren bitartez.

Sesioari buruzko informazio eta dokumentazio guztia aurki daiteke lerro hauen azpian, "informazio gehiago" atalean klik eginda.

Lotutako albisteak

Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan