Eratu dira herriko udal talde politikoak

02.07.15
Erakundea

Maiatzeko Toki Hauteskundeak egin eta Udala eratu ondoren, Udaleko batzarkide izan diren zinegotziak taldetan eratu eta antolatzen dira –normalean taldeari hauteskundeetara eraman duten izena jarriaz- udalean gauzatuko duten lan eta jarduerari ekiteko.

Udalean ordezkaritza duen talde politiko bakoitza hauteskunde-zerrenda edo hautagai-zerrenda horretan aurkeztu eta hautatuak izan diren zinegotziez osatua dago. Gerora baten batek karguari uko egiten badio, horren ordez udalkide izaera eskuratu duenak, jada, eta aurretik eratuta dauden taldeetan barneratu beharko dira. Udalbatzar kideek talde bakar batean baino ezin dute aldi berean egon, nahiz eta edozein arrazoi medio dela, agintaldian zehar talde batetik bestera aldatu ahal izango diren.

Udal talde politikoek bulego edo lokal bana izango dute, bakoitzak nahi duenean bere aldetik elkartzeko eta herritarrak hartu eta horiekin bilerak egin edo elkarrizketatzeko. Talde politikoek Udalarenak diren gainerako lokalak ere erabili ahal izango dituzte, herritarren interes kolektiboak, orokorrak edo sektorialak, defendatu nahi dituzten elkarteekin lan-bilerak edo bilkurak egiteko.

Udal talde politikoen eginkizun eta eskumenak udal organoei eta udalkideei dagozkienez apartekoak izango dira beti ere.

Ermuko Udalean eratutako udal talde politikoak ondorengoak dira:

Udal alde politikoen izenak:

  • Euskal Sozialistak Udal Taldea (PSOE-PSE-EE)
  • Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
  • Euzko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco (EAJ-PNV)
  • Se Puede Ermua Ahal Da
  • Grupo Popular De Ermua-Ermuko Talde Popularra
  • Irabazi (Ezker Anitza-IU, EQUO, INDEPENDENTEAK)

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da