Ongaraiko ur jolasen instalazioko ordutegia ordu bete aurreratu eta luzatu du Zerbitzuen alorrak
Hirigintza eta Zerbitzuen udal Alorrak luzatu egin du Ongaraiko ur parkeko instalazioa zabalik edukitzeko ordutegia. Instalazioa egunero eguerdian ireki ordez, ordutegia ordu 1 aurreratu eta goizeko 11etan ireki eta abian jarriko da. Ordutegia aurreratu izateko arrazoi nagusiak bi izan dira, batetik, ermuar hainbatek hala eskatu dutela, eta baita udalekuetako begiraleak eta aisialdi ekintzak ikastetxeetan gauzatzen ari direnak ere. Eta, bigarrenik, denboraldi hasiera honetan eguraldia lagun izan eta beroa jasaten ari garela. Aurreko egunetan bero asko izan dugu eta ondorengoetan ere iragarpenak eguzkia nagusi eta muturreko beroa izango dugula baitio.
Ongaraiko parkeko ur-jolas gunearen ordutegia
Bestalde, Ongarai parkean egin berri den ur-jolastokia ere irekita dago pasatu den ekainaren 4tik. Ordutegia ordu bete luzatu da:
- Uztailaren 2tik irailaren 15era: egunero 11:00etatik 20:00etara
Parke horrek urarekin jolasteko zenbait elementu ezberdin ditu: kanoiak, txorrota bertikalak, zuzendu daitezkeen txorrotak, lainoztaturiko ur arkua, eta ura bildu ostean kulunkaz irauli egiten den ontzi altua, ura bi pausotan isurtzen duena.
Bakarrik garbitzen den kaleko komun publiko eta doako berria
Astelehean jasoko eta muntatzen hasiko Ongaraiko parkean bakarrik garbitzen den kaleko komun publiko eta doako berria, jada, herrian jarrita eta erabilgai ditugun beste hiruren –San pelaion, Karabixan eta Errotabarri parkean- bezalakoa. Laugarren hori Primur SAk egin eta instalatuko du. Komunak argindar eta ur-sarera konektatu dago. Horretan paper higienikoa, ura, xaboia, eskuak sikatzeko haize epela, paper ontzia, haur txikiak aldatzeko mahai tolesgarria, argia, argibideak eta musika entzuteko bozgorailuak eta apur-gaitza den ispilua izango ditugu.
Gure herrian instalatutako kabinak monoblokeak eta angeluzuzenak dira, altzairu herdoilgaitz materialekoak. Estalkia planoa dute eta prisma gain altxatua izanik. Barruan osorik jantzitako komuna dugun, jarlekua ere altzairu herdoilgaitza da, tapa aldiz ABS materialekoa, konketa, ura, xaboia eta eskuak lehortzeko gailua izanik. Argia, papera, arropa esekitzeko gailua, ispilua, umeei pixoihala aldatzeko lekua eta zaborrontzia izanik. Sartzeko kontrola automatikoa izanen dute eta barnean egoteko denbora agortu izana pilotu eta soinu akustikoaren bidez abisatuko, erabiltzaile bakoitzak hamabost minutu gehienez izango baititu. Komunontzia, horren tapa eta lurra bere kasa eta automatikoki garbituko dira erabiltzailea bakoitza atera ondoren, horrela garbitasuna eta asepsia gorena mantentzeko.
Lotutako albisteak

Autobusa Bizkaiko Etorbidean izango da bederatziak eta laurdenetatik ordu 2etara eta lau eta erdietatik iluntzeko bederatzietara bitartean

Merkatu plaza zaharrean 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara ordutegian

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du