Udalbatzar kideek asteazkenean bilduko dira, Batzorderako eta ezohiko Osoko Bilkura egiteko

06.07.15
Erakundea

Aste honetan Ermuko Udalbatza ostera ere bilduko da, hain zuzen ere asteazkenean, uztailaren 8an. Aipatu eguneko bederatzi eta erdietan Gai-orokorren eta udalbatzak aztertu beharrekoen informazio bilkurara bilduko dira zinegotziek. Gai-zerrendak sei puntu ditu barne; lehen betiko legez, bilkuran daudenei gonbitea, eguneko gai-zerrendako edozein gairekin zerikusia duen edonolako interes zuzena jakitera eman dezaten; beste lau gaien kasuan berri emango da; euskarazko aisialdi ekintzak, gazteentzako campus teknologikoa, lehen alkateordea berrikuntza jardunaldi batean parte hartu izana, eta literazia-arazoak dituzten pertsonentzako prestakuntza-pilotuari buruzko informazioa. Zerrendako bosgarrena da, onesteko ebazpen-proposamena izango duena. Hain zuzen ere, Udal-kideen ordainketen, kalte-ordainen eta bilkuretara bertaratzeen inguruan Udalbatzak hartutako erabakiaren zati bat aldatzeari buruzkoa, deuseza edo baliorik gabekoa izanagatik.

Lorena López Garcia zinegotziak karguari uko egingo

Arratseko zazpietatik aurrera Udalbatzar kideak ostera ere batzartuko dira, kasu honetan Osokoaren Bilkurara. Bilera ezohikoa izango da eta gai-zerrendak hiru puntuk osatzen dute. Lehena, bilkuran daudenei gonbitea luzatzea, eguneko gai-zerrendako edozein gairekin zerikusia duen edonolako interes zuzena jakitera eman dezaten; bigarrena, Lorena García Lópezek arrazoi pertsonalengatik karguari uko egin izan diola ezagutzea eta aintzat hartzea. Zinegotzi hori ordezteko, PSE-EE-PSOEk udal hauteskundeetara aurkeztutako zerrendari jarraituko zaio, horren ordez zazpigarren lekuan doan Jose Ramón Gombau Ibarz sartuko delarik. Hirugarren gaia eta azkena, Udal-kideen ordainketen, kalte-ordainen eta bilkuretara bertaratzeen inguruan Udalbatzak hartutako erabakiaren zati bat aldatzea izango da, deuseza edo baliorik gabekoa izanagatik.

Gai-zerrenda eta horren inguruan prestatutako agiri osagarri guztiak –txostenak, eranskinak, eta abar…- Abiapuntu izeneko egoitza elektronikoan dituzue esekita, Gobernu organoen bilkurak/deialdia eta agirien atalean, azken horiek hirugarren leihatilatxoan.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n