Hamazortzi larrosa gorri, Miguel Angel Blancoren memoria gogoratzeko
Miguel Angel Blanco Garrido zenaren memoria ohoratuko du ostiralean Ermuko Udalbatzak, bere erailketaren hamazortzigarren mendeurrena betetzean. Udalbatzak harrez geroztik urtero egin ohi duen moduan, zinegotzi gaztea gogoan izango du eta lore sorta eskainiko dio. Lore-sorta hamazortzi larrosa gorrik osatuko dute, Miguel Angel erahil zutenetik bat urteko. Omenaldia uztailaren 10eko ostiralean egingo da eguerdiko 12etan, Udaletxeko sarrera nagusian jarrita dagoen brontzezko irudiaren aurrean. Estatua Diana Garcia Roy eskultorearena da eta 2010ean egindako ekitaldian estalgabetu eta inauguratu zen.
Udalaren ekitaldi horren buru izango da herriko alkate, Carlos Totorika, eta bere gobernu taldeko kideak, Udalbatzaren kide diren gainerako zinegotziekin batera. Halaber, eta orduko Udalbatzak hartutako akordioari jarraiki, Udaletxean banderak masta erdian jarrita izango ditu, gaur gauetik larunbata gauerdira bitartean.
- Ekitaldia: Miguel Angel Blancoren ohorez eta gogoan loreak eskainiko zaizkio.
- Non: Udaletxeko sarrera nagusian
- Noiz: Uztailaren 10eko ostiralean
- Ordua: eguerdiko 12etan
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da