enplegua eta trebakuntza uztartzen dituen pilotoa egingo 17 langabetuentzat Lanbiderekin bat
Ermuko udalak enplegu-trebakuntza programaz berria gauzatuko du lanbiderekin batera, non langabezian dauden 17 pertsonek parte hartu ahal izando dute. Udalak irakasle eta materialen gastuei aurre egiteko 54.000 eurotako diru-laguntza jasoko du eta parte hartzaileak sei hilabetez eta lan-jardun erdiz kontratatzeko kostuari aurre egingo dio baliabide propioez baliatuz. Trebakuntza honetan parte hartzen duten hamazazpiek urtarriletik ekainera bitartean kontratatuak izango dira. Udal Brigadak lanean erakusteko eta praktikak bideratzeko ardura gain hartu ezin badu, egun erdirako langileburua kontratatuko da baita ere udalaren kontura eta diruarekin.
Kooperazio eta Garapen Ekonomikorako Erakundeak (OCDEk) egin berri dituen ikerketek erakusten dutenez herritar guztiak zeharkakoa den oinarrizko konpetentzia bat izateak oso garrantzitsua da. Horri literazia terminoaz deitu dute; eta etxean, lanean nahiz komunitatean informazioa ulertu eta erabiltzeko pertsonok dugun ahalmen edo gaitasuna adierazteko eskumen eta ezagutza nazioarteko hainbat erakunderen esanetan.
Lanbidek eskumen horretan sakondu nahi izan du, kualifikazioen euskal katalogoaren barne garatzeko eta gerora estatukoan txeratzeko. Horren haritik, udaberrian plan pilotua EAEko hamabi bat lekutan -LH eta enplegurako Lanbide Heziketa eman duten zentroetan, batez ere- gauzatzeko ideia sakondu zuen. Horiek horrela, esperientzia horretara jauzia egiteko eta txertatzeko proposamena luzatu zion gure Ermuko Udalari.
Enplegu eta trebakuntza uztartuaz, egun erdiko kontratuarekin sei hilabeterako
Toki-garapen Alorreko talde teknikoak erronka gain hartu eta enplegu-trebakuntza programa herrian egiteko proposamenaz erantzun zion Lanbideri. Azken honek proposamena ontzat eman du eta 17 pertsona barne hartuko duen plana diruz lagunduko du. Programaren ezaugarriak ondorengoak dira:
- 77 ermuarrek duten literazia gradua ebaluatuko da ostegunean. Parte hartu dutenak Gizarte Ongizate alorrak proposatu ditu. Proba STI enpresak egingo du, Lanbidek eginkizun hori eman baitio.
- Literazia kontutan hartu eta horretan oinarriturik programari aprobetxamendu handiena atera diezaieketen 17 kide hautatuko dira, gizarte zerbitzuek lehenetsitakoari jarraiki.
- Literazia deritzanaren trebakuntza uztailean bertan hasiko da (uztaileko aste bat+iraila+urria+azaroa).
- Abendutik ekainera bitartean, aldi-batera uztartuko dira profesionaltasun ziurtagiria lortzeko prestakuntza programa eta enplegua.
Aukeratu den profesionaltasun ziurtagiria 2. mailakoa da, Lanbide gure Udalaren instalazioak ontzat eman eta, jada, homologatu izan dituelarik.DBHko titulua ez duten pertsonek ere lehen mailako ziurtagiri profesionalaz gaineko mailara iritsi ahal izan daitezela ahalbidetu nahi da. Lorategi eta berdeguneak diseinatu eta mantentzeko profesionaltasun ziurtagiria izango da, horri leku irekietako garbitasuna deritzan PZ 1 modulua erantsi zaiolarik eta, baita ere, igotzeko plataforma eta altueran lanak egitekoarena. Horiek guztiak uztartuaz, profesional anitza egituratu nahi da, aldakorrak diren edo sortu daitezken behar berriei erantzun ahal izango dioena, garbitasun eta lorezaintza zerbitzuen alorrean. Trebakuntza hau 2015eko abendutik ekainera bitartean mamituko da, eguneko (4 orduko) kontratuarekin uztartuaz.
Hemendik gutxira bai zerbitzuak bai obra proiektua zein alorrek gain hartuko duen erabakiko da.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena