Gazteentzako Campus Teknologikoak ixteko eskitaldia egingo Izarra Centren
Udalak antolatu eta udan gazteentzat eskainitako campus teknologikoek bere bidea egin dute. Campuetan berrogeita hamar gaztek parte hartu dute bi txandatan, bigarren hori bihar amaituko. horregatik, amaiera emango eta itxiera ekitaldia egingo de Izarra Centren eguerdiko 12:45etatik aurrera. Ekitaldi horren buru herriko alkatea, Carlos Totorika, egonen da. Orbea, Rehabe eta Spara enpresa parte-hartzaileek ere bat egin eta bertan egongo dira , beren inplikazioa eta parte-hartzea bikoiztu egin baitute. Ekimenaren helburua gazteak industria mundua ezagutu eta horretara hurbildu daitezela da. Esan dugunez bi txanda egin ditugu, lehena ekainaren 29tik uztailaren 10era bitartean gauzatuko da eta, bigarrena, uztailaren 6tik 17ra bitartean, hurrenez hurren.
Campus teknologiko bietan parte hartu ahal izango duten ikasle ermuarrak berrogeita hamar dira guztira. Irailerako, Toki-garapen alorrak ekintza berriak antolatu eta eskainiko ditu “Gazteak eta ETEak, oraingo erronkak eta etorkizuneko konponbideak” lemapean. Horien barne, hainbat tailer gauzatuko dira, lehena “motordun asmakizunak” muntatzekoa, non industrian erabilera izango duten ibilgailuak diseinatu eta muntatzeko asmoz. Tailerrak DBHko ikasleentzat pentsatuta daude eta eskolaz kanpoko orduetan egingo dira. Beste aukera bi ere izango dira: Ermuko industriaren inguruko narratiba edo idazlan motzak” eta Enpresa Txiki eta Ertainen erronkak ikasgelatan”. Bi azken horiek ikastorduetan gauzatuko dira eta DBHko ikastetxeetan eta inguruneko ziklo ertain eta gorenekoetan egingo.
Ekimen horiek Eusko Jaurlaritzaren finantzazioa dute eta horien helburua gazteen artean ekintzaileen kultura sustatu eta bultzatzea da, gure inguruneko industri ehunean sartuz modu dibertigarrian, partaide diren enpresak proposatuko dizkieten erronkei erantzuten saiatu beharko dutelarik.
Jarraian hainbat agiri uzten dizkizuegu. Batetik egitaraua pdf formatuan irakurri eta, nahi izanbez gero, behera ekarri dezazuen eta, bestetik, SER Irrati kateak Eibarren duen emisoran Carlos Totorikak alkateari egindako elkarrizketa uzten dizuegu, non 2015eko Campusak aurkeztu eta baloratzen dituen.
aaaa
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena